Bideak eraikitzen

Etxebeltz Izarra auzoa eta Ikasberri Ikastola arteko pasabideak hamaika buruhauste eman du azken urte hauetan. Auzo honetako bizilagunek bi aukera zituzten Ikasberri Ikastolara edo Olatzera pasatzeko: Esklabetako semaforoko zebrabidera joan edo Kiruri aurrean dagoen semaforotik pasa. Zein baino zein urrutiago bertatik bertara zegoen Ikastolara pasatzeko. Batek baino gehiagok zuzenean gurutzatu izan du Loiolako hiribidea, bizia …

Irakurtzen jarraitu Bideak eraikitzen

Txin-Txin diruaren hotsa

Diruak mugitzen du mundua, diruaz kezkatzen da pertsona, diruak edo dirurik ezak kezkatzen gaitu (batik bat hilaren bukaera aldera) asko, bankuko zenbakiak gorriz agertzen direnean, edo etxearen hipotekak, bizitzeko aterpe bat izateko eskatzen dugun hipotekak, ordaintzez inoiz bukatzen ez den hipoteka madarikatuak… Diruak eramaten gaitu jubilatuok hilaren hasieran Bankuko leihatilara ilaran zain egotera. Egunik ez …

Irakurtzen jarraitu Txin-Txin diruaren hotsa

Santo Tomasak 2013

Azpeitiarrok beti festetan egotearen fama dugu. San Sebastianak, karnabalak, San Inaziyuek, eta urte bukaeran Santo Tomasak. Baserri giroko feriari kale giroko festak hartu dio lekua. Txosna, bertsolari, puzgarri eta buru haundi eta erraldoiak alaitzen dute eguna. Garai bateko txerri eta kapoien ordez. Esaerak dion bezala: “Santo Tomasko periye txorizue eta ogiye”, hori behintzat ez da …

Irakurtzen jarraitu Santo Tomasak 2013

Bigarren eskuko jostailuen azoka

Irailean Elkar-ekinek antolatu zuen bigarren eskuko azokaren arrakasta ikusita, urte bukaerako data berezi hauetan bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du. Itsu-itsuan zentzurik gabe kontsumitzera bultzatu nahi gaituzten egun hauetan zenbait gogoeta eta jarrera aldaketa egitera gonbidatu nahi izan gaituzte Elkar-ekin taldekoek. 1. Etxe askotan bazterrean utzita zeuden umeen jostailu, bizikleta, liburu, eskolako material, eta arropak Udalak Sanjuandegin …

Irakurtzen jarraitu Bigarren eskuko jostailuen azoka

Jubilatuak eta teknologi berriak

Adinekook pausoa aldatuta harrapatu gaituzte teknologia berriek eta komunikazio arloan atzean ari gara gelditzen. Interneta, sare sozialak (Facebook, Twitter...) eta horrelakoak arrotz egiten zaizkigu, badirudi ez direla guretzat eginak. Gaur egunean, edozein lekutan eskatzen digute posta elektronikoaren helbidea. Banketxeetako diru gorabeherak, argi-indar eta telefono fakturen ordainketak ordenagailuz egiteko esaten digute eta gu noraezean. Osasun historiala …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuak eta teknologi berriak

Zarauzko etxe babestuei bisita

Irailak 11, Baigerako arlo sozialeko talde bat Zarautzen izan da etxe babestuak ikusten. Baigerako zerbitzuen taldeak egin zuen bisita egiteko proposamena eta bisita honen kudeaketa Leire Etxaniz udaletxeko arlo sozialeko zinegotziak egin digu, eraikuntza erakusten bertako arduraduna eta Zarauzko arlo sozialeko zinegotzia egon ziren. Taldearen asmoa etxe babestuei buruz ahalik eta informazio gehien lortzea da. …

Irakurtzen jarraitu Zarauzko etxe babestuei bisita

Berrordainketa

  Bistakoa da Espainiako gobernua edozer gauza egiteko gai dela banku handiei dirua emateko. Izan ere orain arte erabili duten eredu finantzarioak porrot egin die, estatua bera ere kinka larrian jarriaz. Maileguetan baitzegoen oinarritua: eraikuntzan (azpiegitura eta adreiluan) alegia, banka-eredu espekulatiboan. Horrek ekonomiaren sektore guztiak jarri ditu kolokan.Hartzen ari diren neurriek ez dute beste helbururik: …

Irakurtzen jarraitu Berrordainketa

Pentsioen legea

Bilkura honen bidez, onartzera doazen Pentsioen Legeak gure pentsio eta osasun zerbitzuetan izango dituen ondorioen aurrean gure desadostasuna agertzen dugu. Bailarako jubilatuok –Azpeitiko Baigera elkartea, Azkoitiko Plaza Ondo elkartea eta Zestoako Gurutze elkarteak– bat egiten dugu ondorengo puntuekin. 1. Gure pentsioak izozteak, beren debaluazioa dakar nabarmen, %20 sindikatuen arabera, izan ere bizitzeko oinarrizko diren baliabideak …

Irakurtzen jarraitu Pentsioen legea