Hiru azkoitiar trenera

Joan dira hiru azkoitiar sasoiko autobusa hartu eta Zumarragako geltokira, Bartzelonara trenez joateko asmotan. 22:30ak aldera iritsi dira bertara eta galdetu diote geltoki-buruari noiz duten trena, eta honek 23:30etan dutela. Lasai, hartzen dituzte txartelak eta joan dira tabernara. Han trago eta kontu azkar pasa zaie ordubetea. Pixka bat berdoztu ere bai azkenerako. Trena iritsi da, …

Irakurtzen jarraitu Hiru azkoitiar trenera

Sañuko ibilaldia

SAÑUKO IBILALDIA  Irteera honetako argazkiak ikusteko klikatu hemen: Eguraldiak asko lagundu ez ba zigun ere, ibilaldi polita atera zen. Erdoiztako bide gurutzean autobusetik irten orduko sekulako ekaitzak jo zigun, baina inork ez zuen atzera egin, jendea sasoiko nonbait. Berehala atertu zuen eta eguraldia nahiko ondo portatu zen handik aurrera. Ibilaldia erraza egin zitzaigun. Sañuko gurutzean argazkia …

Irakurtzen jarraitu Sañuko ibilaldia

Asteroko bitxikeriak

Hemendik aurrera saiatuko gara astero, bitxikeria, pasadizo edo txisteren bat edo beste jartzen. Norbaitek proposamenik balu bidali gure helbidera webaigera@gmail.com KOTXEA GAIZKI APARKATUTA Madrilen Haziendako eraikuntzaren atarian kotxe bat zegoen behar ez zuen lekuan aparkatuta. Udaltzaina isuna jartzen ari zen. Une horretan, eraikuntzatik kanpora irteten ari zen gizon jubilatu batek, ikusi du udaltzaina, eta hor …

Irakurtzen jarraitu Asteroko bitxikeriak

Zarauzko etxe babestuei bisita

Irailak 11, Baigerako arlo sozialeko talde bat Zarautzen izan da etxe babestuak ikusten. Baigerako zerbitzuen taldeak egin zuen bisita egiteko proposamena eta bisita honen kudeaketa Leire Etxaniz udaletxeko arlo sozialeko zinegotziak egin digu, eraikuntza erakusten bertako arduraduna eta Zarauzko arlo sozialeko zinegotzia egon ziren. Taldearen asmoa etxe babestuei buruz ahalik eta informazio gehien lortzea da. …

Irakurtzen jarraitu Zarauzko etxe babestuei bisita

Berrordainketa

  Bistakoa da Espainiako gobernua edozer gauza egiteko gai dela banku handiei dirua emateko. Izan ere orain arte erabili duten eredu finantzarioak porrot egin die, estatua bera ere kinka larrian jarriaz. Maileguetan baitzegoen oinarritua: eraikuntzan (azpiegitura eta adreiluan) alegia, banka-eredu espekulatiboan. Horrek ekonomiaren sektore guztiak jarri ditu kolokan.Hartzen ari diren neurriek ez dute beste helbururik: …

Irakurtzen jarraitu Berrordainketa

Pentsioen legea

Bilkura honen bidez, onartzera doazen Pentsioen Legeak gure pentsio eta osasun zerbitzuetan izango dituen ondorioen aurrean gure desadostasuna agertzen dugu. Bailarako jubilatuok –Azpeitiko Baigera elkartea, Azkoitiko Plaza Ondo elkartea eta Zestoako Gurutze elkarteak– bat egiten dugu ondorengo puntuekin. 1. Gure pentsioak izozteak, beren debaluazioa dakar nabarmen, %20 sindikatuen arabera, izan ere bizitzeko oinarrizko diren baliabideak …

Irakurtzen jarraitu Pentsioen legea

Jubilatuen irteera Xoxotera

Ekainaren 29an egin zuten Azpeitiko jubilatuek Xoxotera urtero egin ohi duten igoera. Irteera hau Azpeitiko Udalak antolatzen du Baigerakoekin batera. Xoxotera igotzeko mendiko autoak ipini ohi ditu Udalak, eta jubilatuek asko eskertu ohi dute, izan ere adinak ez du barkatzen eta Xoxoteko aldapa gehiegizkoa da edadean aurrera doazenentzako. Aurten eguraldia ondo portatu da, eguzkia tarteka …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen irteera Xoxotera

Orio-Aginagako egunpasa

Urteroko ohiturari jarraituz, lehengo astean izan genuen Orio-Aginagarako egunpasa.. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako adinekoek elkartu ohi gara bertan, aurten inoiz baino arrakasta handiagoa izan du, ia 400 adineko elkartu baikara. Lehendabizi Orion meza, Zumaiako abesbatzaren kantuekin, ondoren Orioko kaleetan zehar, kontu kontari eta Zumaiako abesbatzaren kantu ezagun batzuk entzunez, bertako jubilatuen elkartean bukatu genuen pintxo …

Irakurtzen jarraitu Orio-Aginagako egunpasa