Hizkuntzen ezagutza Gazte bat hor aurkezten da Lanbidera, bere eskaintza egitera, oso dotore jantzita, alkandora zuria eta galtza estuekin eta leihoz leiho aurpegiko azala lodi samartuta. Leihatilan zegoen zerbitzariak datuak eskatu dizkio eta bai besteak eman ere, izen deiturak eta gainerakoak. Halako batean galdetzen dio zerbitzariak: –Eta zuk zer prestaketa dituzu ba? –Hiru hizkuntza menperatzen …
Hitzaldi mahaingurua
“ALARGUNEN PENTSIOEI BURUZKO LEGE ALDAKETAK” Krisi ekonomikoaren ondorioz, hainbat lege aldaketa izan dira dagoeneko eta etorkizunari begiera gaur egungo gobernuak, hauteskunde ondorengorako, beste aldaketa batzuk aurreikusita ditu, bereziki, alargunen pentsioen inguruan. Aldaketa hauek okerrerako izango diren susmoa dago. Gai hauek sortzen duten kezka eta larritasuna eta ekar ditzakeen ondorioak argitzeko, interesgarria iruditu zaio Baigerari hitzaldi …
Abenduko KZguneko ikastaroak.
Hemen dituzu abenduan KZgunean egin ahalko dituzun ikastaroak. Animatu eta eta apuntatu!!! Egin gainea klik haunditzeko.
Lizarrusti – Lareo – Ataun ibilaldia
Maiatzaren 23an 18 lagun Joan ginen Azpeititik Lizarruzti - Lareo - Ataun mendi ibilaldira. San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30ean irtenda. Autobusez Lizarrusti gainera, handik Lareo urtegira eta, atsedenaldi txiki baten ondoren, Ataun Aiara eta handik autoabusez Ataun San Martinera. Bertan hamabietako ederra eta siesta egiteko gogo ederrarekin autobusez etxera, 14:30 aldera. Jubilatuek sasoiko gaudela …
Adinekoentzako etxez etxeko gaueko zerbitzua Azpeitian
Azpeitiko udaleko Gizarte Zerbitzuetako arloak martxan ipini du Iraurgi Berritzenen laguntzarekin batera antolatu duen zerbitzu berri hau. Esperientzia pilotu bat da Azpeitian gauzatuko dena eta ondoren beste herrietara ere zabaltzea da asmoa eta helburua. Adineko pertsonentzat antolatu da zerbitzu hau. Beharra duen adineko edozein pertsonari dago zuzendua. Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako arduradunek eta Iraurgi Berritzenek gizarte …
Irakurtzen jarraitu Adinekoentzako etxez etxeko gaueko zerbitzua Azpeitian
Valvanera (Errioxa) ibilaldia
Irailak 24ean antolatuta bezala Valvanerara abiatu ginen, 9:00 aldera irten genuen atzerapen pixka batekin. Gasteiz aldean hamarretakoa egin ondoren berriz ere bidean jarri ginen VALVANERAKO MONASTERIORA 12:15 aldera iritsi ginen. Han zegoen gure zain Monje gazte bat, berarekin ikusi genuen eliza, eta klaustroa histori pixkarekin batera, baita ere ezan zigun nola egiten zuten …
Erretiro-pentsioen datuak Hego Euskal Herrian
Gaur egun, (2015eko uztaila) era ezberdinetako 660.008 erretiro-pentsiodun daude Hego Euskal Herrian. Batez beste, 1.056 € kobratzen dute hileko, baina 600 €/hileko kopuruaren azpitik kobratzen dute gehienek. Erretiro-pentsioak guztira, 660.008 dira. Batez besteko pentsioa 1.056 € da hileko. 150 € eta 350 € artean %6,4 = 40.240 351 € eta 600 € artean %38,4 = …
Irakurtzen jarraitu Erretiro-pentsioen datuak Hego Euskal Herrian
Altafulla Ebroren deltara ibilaldia
Azpeitia eta Zestoako jubilatuen elkarteek antolatu zuten irteera honetan 48k hartu genuen parte. Lehenengo egunean Azpeititik irten eta Zaragozan egin genuen lehen geldialdia. Bertan bazkaldu eta Pilarreko basilika ikusi genuen, baita bere aldameneko Seoko eliza ere, bere tapizatu zoragarriak ikusiz. Kalean beste bueltatxo bat eman ondoren autobusean Altafullara. Herri hau ezagutuz, itsas ertzean bueltatxo bat …
Bitxikeriak
Berandu Edurne ohi baino ordu erdi beranduago iritsi zen etxera. Aita kezkatzen hasita zegoen, eta atea zabaltzen ari zela entzun orduko, etxeko sarrerara hurbildu zen. –Edurne! Kezkatzen hasita nengoen! Zer gertatu zaizu? –Benetan sentitzen dut aita, baina Eiderren amak 10 €ko billetea galdu du eta... –Horrela gustatzen zait, Edurne, besteei laguntzea! Eta aurkitu al duzue? …
KZguneko urria eta azaroko ikastaroak
Hemen dituzue, urrian eta azaroan KZgunean izango diren ikastaroak. Denbora pasa, epelean ikastaroak egiteko aukera. Aprobetxatu!! Haunditzeko egin klik gainean.
