Udazkeneko lehen mendi irteera antolatu du Baigerak Ataun inguruko Lareo urtegira. Lizarrusti gainetik irtengo gara, goarda etxetik. Joan-etorria zazpi-zortzi kilometroko bide ona aldapa gutxikoa. Ataun Aian hamaiketakoa eta ondoren, ordu biak aldederako, etxera. Izen ematea irekita dago irailaren 30era arte edo autobusa bete arte. Prezioa 10 €. Irteera San Martin Egoitza aurrean, goizeko 08:30ean.
Baigerako urteko ekintzetarako izen ematea
Urtero bezala, aurten ere, Baigerak hainbat ekintza antolatu ditu: Yoga Gimnasia Kakorratza edo gantxiloa Eskulanak Dantza Marrazketa Betiko ekintzez gain, aurten MARRAZKETA-PINTURA emateko asmoa dugu, baldin eta jendea apuntatuko balitz. Izena emateko epea irekita dago eta ahalik azkarren egitea komeni da. Hauez gain, hitzaldiak, hileroko ibilaldi eta irteerak …
Irakurtzen jarraitu Baigerako urteko ekintzetarako izen ematea
Valvanerara (Errioxa) ibilaldia
BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Valvanerara (Errioxa) ibilaldia antolatu du irailaren 24ean. Izena emateko epea irekita dago irailaren 7tik 17ra, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, irailaren 24ean San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30ean. Prezioa 30 euro. Bidean hamarretakoa egingo dugu. Norberak eraman behar du berea. Edaria Baigeraren kontura. Valvanerara iritsi 11:00 inguruan. Bertan bisita gidatau eliza ikusiz. …
KZguneko Iraileko ikastaroak
Oporrak pasatu ondoren, indarberrituta, animatu ikastaroak egitera. Haunditzeko egin gainean Klik
Sanferminak-2015
Aurten ere, urteroko ohitura betez, egin genuen Sanferminetako egun pasa. Azpeititik irten eta Sagasti atseden lekuan egin genuen hamarretakoa. Iruñeko kaleak astintzeko indarrak hartuz. Iruñera heldu ondoren festa giroan bete-betean ibili ginen. Kaleetan zehar musikarekin batera taldetxoak bakoitza bera aldetik bazkaldu aurretik ibili ginen. Ordu-biak aldera juntatu ginen bazkaltzera joan behar genuenak, besteek kalean bertan …
Jubilatuen Irteera Xoxotera
Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin zuen Uztailaren 4an. Bertan 55 lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, DYA eta udalekoen artean. Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia Jose Luis …
Logroño – La Grajera Ibilaldia
Ekainaren 27an egin genuen Logroñotik La Grajerako ibilaldia. Logroñotik irten eta La Grajera deitzen zaion gunera ibilaldi atsegin e ta lasaia; lau-laua 9-10 bat kilometro, pare bat orduko bidea. Pantano moduko putzu bat da La Grajera hau, garai batean erregadiatzeko erabiltzen zen putzua eta gaur egun aise aldirako egokitutako gunea. Ahate, zisne, udoilo eta …
Bretainia eta Normandiara Ibilaldia
BRETAINIA ETA NORMANDIARA IBILALDIA Planifikatu bezala ekainaren 14tik 20ra egin genuen Bretainiako ibilaldia. Rennesko hotelean geneukan geure erdi gunea eta hortikibili ginen alde batera eta bestera. Le Mont Saint Michel inguru zoragarria eta bertako harresitutako hiri zaharra ikusi genuen. Hurrengo egunean harresiz inguratutako Saint Malo hiri zaharra ikusi ondoren mariskada ederra. Biharamunean ostra haztegiak ikusi, …
Altafulla/ Ebroren Deltara Ibilaldia
Azpeitia eta Zestoako jubilatuen elkarteek antolatu dute irteera hau bazkideentzat, baina bazkide ez direnek ere parte har dezakete. Irailaren 14tik 20ra izango da aurtengo ibilaldia. Honako izango da egitaraua: Lehen eguna: Urola bailara – Altafulla. Bigarrena Altafullan. Hirugarrena Poblet/Santes Creus/Montblanc. Laugarrena Ebroren Deltan itsasontzian ibilaldia, arrain haztegiak ikusiz eta mariskoak eta kaba dastatuz . Bostgarrena …
Xoxotera Irteera
Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatu du Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin. Irteera Uztailaten 4ean izango da goizez. Irteera Plaza Nagusian, goizeko 10:30ean. Xoxoten: Meza 11:45ean. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira. Prezioa 5€. Izena emateko epea ekainaren 24tik aurrera Baigerako bulegoetan, 10:30etik 12:30era. OHARRA: Egualdi txarra egiten badu, …
