Jubilatuen Irteera Xoxotera

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin zuen Uztailaren 4an.

Bertan 55 lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, DYA eta udalekoen artean.

 

Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia Jose Luis Frantsesena “Xuber”k girotua.

 

Eskerrak bertan kolaboratu duten guztiei eta, batez ere, kotxeekin, eroso asko eta doan, eraman eta eraitsi gintuzten kotxezaleei.