Logroño – La Grajera Ibilaldia

ERRIOXA 150 

Ekainaren 27an egin genuen Logroñotik La Grajerako ibilaldia.

Logroñotik irten eta La Grajera deitzen zaion gunera ibilaldi atsegin e
ta lasaia; lau-laua 9-10 bat kilometro, pare bat orduko bidea.

Pantano moduko putzu bat da La Grajera hau, garai batean erregadiatzeko erabiltzen zen putzua eta gaur egun aise aldirako egokitutako gunea. Ahate, zisne, udoilo eta abarrak uretan eta untzi eta orkatzak lehorrean.

Buelta ederra eman ondoren autobusa hartu eta Oionera apetitu eta egarri ederrarekin. Oionen bertako txistulariekin dantza eta kalejira eta bertako jubilatuen etxean eman ziguten bazkari oparoa, giro ederrean.

20:30 aldera etxera.