Santillana Ibilaldia

Azpeititik 8:30ean irten eta Santillana aldera irten genuen 76 lagun. Bidean hamarretakoa egin ondoren bidaia jarraitu genuen. Santillanara iritsita hara zer herri ederra dena harrizkoa!!! Kolejiatara sartu ginen, han bertako istorioak adituz gustura egon ginen, Elizako Sepulkroak gure arreta lortu zuen. Kaleetan buelta bat eman ondoren Islares-era abiatu ginen, hara zer bazkaria genuen gure zain!!!. …

Irakurtzen jarraitu Santillana Ibilaldia

Adinekoen eta biloben zaintza, jubilatuentzat?

Aspalditik, ohikoa bilakatu da ikastola atarietan, haurren sarrera eta irteeretan, gurasoak baino aiton-amona gehiago ikustea. Honen arrazoiak bat baino gehiago izango dira. Bat, krisia aipatu ohi da. Izan ere, bistakoa da haurtzaindegien matrikulazioak behera egin duela ikastola atarietan jubilatuen presentzia gehitu den heinean. Bestea, gure gizarteak zaintzari buruz duen ikuspegia aipatuko genuke. Adineko ezinduen zaintza …

Irakurtzen jarraitu Adinekoen eta biloben zaintza, jubilatuentzat?

Errioxara irteera

DATA : Ekainak 27, larunbata. IRTEERA: 8:30ean San Martin egoitza aurretik. IBILALDIA :Logroñotik La Grajera oinezko ibilaldia (9 kilometro gutxi gora bera). BAZKARIA : Txikiteoa eta bazkaria Oionen. IZENA EMATEKO EPEA: Ekainaren 15etik aurrera, Baigerako bulegoetan, ohiko orduetan: 10:30-12:30. PREZIOA: 30 €. KOPURUA: 35 PERTSONA.

Iratxera ibilaldia 2015eko apirila

Apirilaren 30an 72 lagun joan ginen Azpeititik Iratxera San Martin egoitza aurretik 8:30ean irtenda. Hamarretakoa Iratxen egin ondores Lizarrako azokan bueltatxo bat. Ondoren Boilur (Trufa) interpretazio Zentroa Joan ginen. Gero gose-gose eginda bazkaltzera Iratxera. Bazkal ondoren Bingo eta Dantza izan genuen, eta anima-anima eginda ibili ginen. 7:30ak aldera etxera bueltatu ginen txintxo-txintxo

Baigerako karta jokoetako txapelketa

Urtero bezala, aurten  ere jokatu dira BAIGERA, Azpeitiko jubilatuen elkarteak, antolatu dituen karta joko txapelketak. Ondorengo hauek izan dira  txapeldunak eta azpitxapeldunak. MUSEAN: 6 bikotek hartu dute parte eta hauek izan dira txapeldunak eta azpitxapeldunak. Txapeldunak: Belamendi eta Joanito. Azpitxapeldunak: Pello Odriozola eta Lurdes Aginagalde.  TUTEAN: 6 bikotek hartu dute parte eta hauek izan dira …

Irakurtzen jarraitu Baigerako karta jokoetako txapelketa

Iratxera ibilaldia

Azpeititik irten eta zuzenean Iratxera 73 lagun. Hemen hamarretakoa egin genuen. Iratxetik Lizarrako azokara ikustera joan ginen. Bertan, azoka ikusiz, trago batzuk hartu eta zainzuriak erosi, garaia baita. Handik Trufaren Museora joan ginen, Lizarratik 15-20 minutura. Han perretxiko berezi honen gora-beherak azaldu zizkiguten, bideo eta hitzaldi bidez, non eta nola jaiotzen den, nola bilatzen duten, …

Irakurtzen jarraitu Iratxera ibilaldia

Hitzaldia. Helduen sexualitatea.

EDURNE SEXOLOGOAK GIDATUA NORENTZAT:  INTERESA LUKEEN EDOZEINENTZAT IREKIA, BEREZIKI ADIN NAGUSIKOENTZAT. DATA:  2015eko MAIATZAREN 20an eta 27an. ORDUA:  17:00etik 19:00etara LEKUA:  BAIGERAKO ARETOAN. EGITARAUA:  MAIATZAREN 20AN HITZALDIA. o EDADEAK EKARTZEN DITUEN ALDAKETAK: FISIKOAK, HORMONALAK, PSIKOLOGIKOAK… o GIZONEZKOENGAN, EMAKUMEZKOENGAN. o BIKOTEAREN HARREMANETAN DUTEN ERAGINA.  MAIATZAREN 27AN GAI HAUEN INGURUKO PELIKULA …

Irakurtzen jarraitu Hitzaldia. Helduen sexualitatea.