Orio – Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa

Maiatzaren 21ean izango da urtero Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Orion eta Aginagako sagardotegian egin ohi dugun aurtengo egun pasa. Honakoa izango da egitaraua:  10:30ean irteera, San Martin egoitza aurrean.  12:00etan Orion meza.  Meza ondoren, kantu zaparradekin batera Orion kalejira.  14:30ean Aginagako Errasti sagardotegian bazkaria.  Bazkal ostean eta pare bat …

Irakurtzen jarraitu Orio – Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa

Bretainia eta Normandiara ibilaldia

Ekainaren 15etik 20ra izango da aurtengo ibilaldia. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek antolatu dute irteera hau bazkideentzat, baina bazkide ez direnek ere parte har dezakete. Honakoa izango da egitaraua:  1. eguna: UROLA BAILARA – RENNES. Bidean geldialdiak eta bazkaria eginez, afaria eta hotela.  2. eguna: RENNES, BRETAINIAKO HIRIBURUA. Herria ikusi bidaia osoan geurekin …

Irakurtzen jarraitu Bretainia eta Normandiara ibilaldia

Txisteak

Ebakuntza gela Adineko gizon bat ebakuntza mahaian dago zirujauaren zain. Ebakuntza egin aurretik, arren eta arren eskatu zuen berari ebakuntza egingo ziona bere suhia izan zedin, jada zirujau ospetsua baitzen. Lasaigarria eman aurretik suhiarekin minutu batez hitz egiteko baimena eskatu zuen eta hala esan zion: –Ez zaitez urduri jarri. Egin ezazu zuk egiten dakizun ondoen, …

Irakurtzen jarraitu Txisteak

Baigera korrikan

Ohiturari jarraituz, aurtengoan ere hartu du parte BAIGERAk KORRIKA ekitaldian. Kilometro erdia erosiz kolaboratu du BAIGERAk eta ATZEGIkoekin batera egin genuen igerilekutik anbulatoriorainoko korrika saioa. Maria Luisa Oyarzabal lehendakariak eraman zuen lekukoa ATZEGIko gazte batekin batera.  

Erriberri (Olite) – Azagrara ibilaldia

Azpeititik irten eta Erriberrira (Olite) iritsi ginen 10:30 aldera. Han Marco Real upategia ikusi genuen, urdaiazpiko otartekoarekin bertako ardoak dastatuz. Handik Erriberriko gaztelua ikustera joan ginen, gia batek beroni buruzko zertzeladak azaldu zizkigularik. Carlos III.a, Nafarroako erregearen aginduz eta diruz egindako gaztelua, garai hartako Europa osoko gaztelu aberatsenetakoa berau. Errege-erreginak eta beren gortesauek gazteluan egiten …

Irakurtzen jarraitu Erriberri (Olite) – Azagrara ibilaldia

Azpeitiko jubilatuen egoerari buruzko azterketaren aurkezpena

Azpeitiko udalak herrian dauden pobrezia, bazterkeria eta premia egoerei buruzko ikerketa bat egin du, bertan jubilatuen egoera ere aztertzen delarik, Donostiako SIIS dokumentazio eta ikerketa zentroaren laguntzarekin. NOIZ: Martxoaren 23an, astelehenean. NON: San Agustin kultur gunean. ORDUA: Arratsaldeko 6etan. Aurkezpen irekia da eta, jubilatuoi zuzenean ikutzen digun gaia denez, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak guztiak gonbidatzen …

Irakurtzen jarraitu Azpeitiko jubilatuen egoerari buruzko azterketaren aurkezpena

Olite – Azagra ibilaldia

AUTOBUS GEHIAGO IPINI DIRA ETA LEKUA BADAGO BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Olite-Azagrara antolatutako ibilaldia dela eta, autobusa bete zelako lekurik ez dagoela esan zaio bati baino gehiagori. Bigarren autobusa antolatu da eta badago lekua gehiagorentzako. Beraz, izena emateko epea irekita dago oraindik martxoaren 17ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, martxoaren 18an, San Martin egoitza aurretik …

Irakurtzen jarraitu Olite – Azagra ibilaldia