Bretainia eta Normandiara ibilaldia

Saint Michel Ekainaren 15etik 20ra izango da aurtengo ibilaldia. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek antolatu dute irteera hau bazkideentzat, baina bazkide ez direnek ere parte har dezakete. Honakoa izango da egitaraua:1. eguna: UROLA BAILARA – RENNES. Bidean geldialdiak eta bazkaria eginez, afaria eta hotela.  2. eguna: RENNES, BRETAINIAKO HIRIBURUA. Herria ikusi bidaia osoan geurekin izango dugun gidak lagunduta, XV. mendeko egurrezko eraikin zaharrak ikusiz.  3. eguna. LE MONT SAINT MICHEL – CANCALE. Bretainia iparraldean, itsas marea izugarriak. Mont Saint Michel ospetsua eta ikusgarria ikusiko dugu. Oso hurbileko Cancale herrixkan bazkaria.  4. eguna. SAINT MALO – DINAN. Hotelean gosaldu eta gidaren laguntzarekin harresiz inguratuta dagoen Saint Malo bisitatuko dugu, alde batetik kaleskak eta bestetik itsasoa eta hondartza ditugula. Bertan bazkaldu eta Dinan herrira, hiru km-ko harresia, 14 babes dorre eta 4 atari ikusgarri dituena.  5. eguna. VANNES –FOUGERES. Vannes, Morbihan lurraldeko hiriburua, hiri gotortua, ertarokoa, arte eta historia handiduna. Bertan bazkaldu ondoren, Fougeresera, Europako gotorleku handienetakoa, ertaroko etxeak eta harrizko kaleak.  6. eguna. RENNES – ETXERA.N Behar diren geldialdiak eginez eta bidean bazkalduta, iluntzerako etxera. Interesaturik leudekeenak, izena eamteko, pasa bitez BAIGERAtik bulegoko orduetan, 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostegunera.