Maiatzaren 21ean izango da urtero Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Orion eta Aginagako sagardotegian egin ohi dugun aurtengo egun pasa.
Honakoa izango da egitaraua:
10:30ean irteera, San Martin egoitza aurrean.
12:00etan Orion meza.
Meza ondoren, kantu zaparradekin batera Orion kalejira.
14:30ean Aginagako Errasti sagardotegian bazkaria.
Bazkal ostean eta pare bat orduz, musika talde batek alaitutako erromeria giroa.
Izena emateko epea: maiatzaren 4tik aurrera, bulegoko orduetan, 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostegunera.