Adinekoentzako etxez etxeko gaueko zerbitzua Azpeitian

Azpeitiko udaleko Gizarte Zerbitzuetako arloak martxan ipini du Iraurgi Berritzenen laguntzarekin batera antolatu duen zerbitzu berri hau.
Esperientzia pilotu bat da Azpeitian gauzatuko dena eta ondoren beste herrietara ere zabaltzea da asmoa eta helburua.
Adineko pertsonentzat antolatu da zerbitzu hau. Beharra duen adineko edozein pertsonari dago zuzendua.
Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako arduradunek eta Iraurgi Berritzenek gizarte langile bat ipini dute eta honek etxez etxe ibiltzen diren bi ausiliar koordinatzen ditu.
Bi ausiliar hauek gaueko 24:00tatik goizeko 07:00ak arte ematen dute zerbitzua, zerbitzu hau eskatu duenaren beharren arabera, eta astean 6 egun, igande gauetik larunbat goizera arte. .
Batzuei gauean bisita bat egiten diete beraiekin adosten duten beharraren arabera eta ordua ere beraiekin adosten dute. Beste batzuei bi edo hiru bisita egiten dizkiete beraien beharren eta nahien arabera.
Hilean 50€ kostatzen da.
Zerbitzu hau, oraingoz, abendura arte izango da eta beharrak justifikatzen badu, aurrera ere jarraitzeko asmoa dute eta baita beste herrietara zabaltzekoa ere.

Baigerari dagokionean, komenigarria eta oso egokia iruditzen zaigu eskaintza berri hau eta, gure aldetik, jarraipena egingo diogu udaleko gizarte zerbitzuen bidez eta Zestoakoei eta Azkoitikoei ere berri emango diegu, Azpeitian martxan ipini den esperientzia pilotu hau beste herrietara zabaltzea baita asmoa eta helburua.

Zerbitzu honen berri jakin eta informazio gehiago nahi duena, zuzendu dadila udaleko Gizarte Zerbitzuetara eta Bigeran ere dugun informazio guztia emango genioke.