Esklabo bizitza Aurelio Mejiaren hitzaldi batetik hartua: “Mexikoko herrixka batean gizon bat arrantzuan ari zen eta iparramerikar turista bat hurbildu eta hizketan hasi zitzaion: –Zertan lan egiten duzu? –Ni, arrantzalea naiz. –Bizimodu gogorra arrantzalearena. Zenbat ordu lan egiten duzu? –Bi edo hiru ordu egunero. –Eta zer egiten duzu gainerako ordu guztietan? –Berandu jaikitzen naiz, bi-hiru …
Karta joko txapelketa. Campeonato de cartas
Jubilatuen asteko ekintzen barruan karta joko txapelketa jokatu zen Baigera IIn. Eskoban 12 bikotek hartu zuten parte eta hauek izan ziren irabazleak: Txapeldunak: Anjeles Olazabal eta Klontxi Rekejo. Txapeldun ordeak: Lurdes Aginagalde eta Pello Odriozola. Tutean 8 bikotek hartu zuten parte eta hauek izan ziren irabazleak: Txapeldunak: Juan Manuel Osorio eta Antonio Gómez. Txapeldun ordeak: …
Irakurtzen jarraitu Karta joko txapelketa. Campeonato de cartas
Bingo Saioa Baigera IIn Sanjuandegin
Jubilatuen asteko ekintzen barruan bingo saio berezia ospatu zen Baigera IIn Sanjuandegin, ondorengo txokolate janarekin. 60 pertsonak hartu zuten bertan parte eta arratsalde ederra pasatu genuen linea eta bingoko zenbakiei adi-adi. Ezer irabazi ez zutenak txokolate ederra bukaeran aho gustu txarra gozatzeko eta zerbait irabazi zutenak, berriz, gozagarri bikoitza sariak ospatzeko. Argazki gehiago ikusteko sartu …
Jende ugari alargunen arazoen inguruko hitzaldian
Hirurogei lagunetik gorako taldea bildu zen Maite Bilbaok (Euskadiko emakume alargunen elkarteko lehendakariak) Azaroaren 11an Alarguntasunari buruz emandako hitzaldian. Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteak eskerrak eman nahi dizkie, hitzaldian eta ondorengo solasaldi interesgarrian parte hartu zuten guztiei eta, bereziki, Maite Bilbao hizlariari berari, emandako argibide ugarirengatik. Hitzaldian eta ondorengo solasaldian argi gelditu zen, Estatuko Gobernua …
Irakurtzen jarraitu Jende ugari alargunen arazoen inguruko hitzaldian
90 urtekoen omenaldi bazkaria
DATA: AZAROAK 29 IZENA EMATEKO EPEA: AZAROAREN 9tik 24ra IRTEERA LEKUA: SAN MARTIN EGOITZAREN AURREAN 13:30 eta 14:00etan PREZIOA: 33€ . UMEAK ERDIA
Zumarraga – Aizpurutxo mendi ibilaldia
DATA: AZAROAK 28 IZENA EMATEKO EPEA: AZAROAREN 10tik 26ra IRTEERA LEKUA: ANBULATORIO AURREKO LINEAKO AUTOBUSEN GELTOKIAN GOIZEKO 09:10ean HAMAIKETAKOA: AIZPURUTXOKO TABERNAN PREZIOA: 7€
Aquarium Aginaga ibilaldia
DATA: AZAROAK 26 IZENA EMATEKO EPEA: AZAROAREN 9tik 20ra IRTEERA LEKUA: SAN MARTIN EGOITZAREN AURREAN 14:30etan MERIENDA: AGINAGAN PREZIOA: 15€
Jubilatu eta pentsiodunen astea. Azaroaren 23tik 29ra
ASTELEHENA, AZAROAK 23. 16:00etan: Hitzaldia Baigera Ieko aretoan: David Alvear “Zoritxarrei aurre egiteko gizaki ororen gaitasuna. 18:00etan: Txokolatada Baigera Ien. ASTEARTEA, AZAROAK 24. 16:00etatik 18:30era: Bingo Saioa Baigera IIn, Sanjuandegin. Ondoren Txokolatada Baigera IIn, Sanjuandegin. ASTEAZKENA, AZAROAK 25. 16:00etan: Karta jokoak: * Musa Baigera Ien. …
Irakurtzen jarraitu Jubilatu eta pentsiodunen astea. Azaroaren 23tik 29ra
Itziar-Sakonera mendi ibilaldia
Azaroaren 7an 37 lagun joan ginen Itziartik Sakonetara. San Martin egoitza aurretik goizeko 9etan irtenda. Autobusez Itziarreraino, oinez Sakonetara iritsi ginen, sekulako paisaia ikusi genuen, eta pixkana Errota Berrir. Hamaiketako ederra egin genuen eta bapo beteta aldapan gora Itziarreraino igo ginen. Neka-neka eginda etxerako bide hartu genuen, goiz ederra pasatuta
Pasai Donibane – Lezo
Urriaren 24ean, antolatuta bezala, 10:30 aldera irten genuen Azpeititik eta 11:15 aldera Pasaiara iritsi. Orain goan Azkoitia, Azpeitia et Zestoakoak ginen batera. Guztira 94. Pasaiako portuan Pasaia-Donibanera pasatu ginen barkuan. Gida baten laguntzaz Pasaia Donibane ikusi genuen eta 13:00ak aldera Lezora. Lezon Santo Kristoa ikusi ondoren, sardina parrilada ederra apetitoa irekitzeko eta 14:30ak aldera kiroldegian …
