Apirilaren 7an ospatu da BAIGERA Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkartearen urteko Batzar Orokorra, 34 bazkidek bertan parte hartu zutelarik. Maria Luisa Oiarzabal lehendakariari elkarrizketa bat egin diogu bilera horretako berri eman diezagun. - Zer moduz joan da pasa den urtea? Urtea ondo joan da. Betiko ekintzak antolatu ditugu eta berauena berri eman dugu batzarrean. - …
Bitxikeriak
Ume zuria Euskal amerikano bat ba omen zen, Euskal Herritik Ameriketara lanera joan eta lan ugari egin ondoren artalde handi baten jabe egin zena. Morroi beltz gazte bat zuen laguntzaile. Jatorra oso! Nagusia eta morroia oso ondo konpontzen ziren elkarrekin. Gazteak, bere garaian, bikotea aurkitu zuen eta ezkondu egin ziren. Handik denbora batera emazte gaztea …
Miren Etxezarretaren hitzaldia Sanagustin Kulturgunean, apirilaren 21ean 19:00etan
Miren Etxezarreta Zubizarreta (1936, Ordizia) ekonomialaria, ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzailea da. Karl Marxez gain, ideologikoki Rosa Luxemburgen eragina du, eta Joan Robinson postkeynesiarraren eta Paul A. Baran eta Paul Sweezy marxisten eragina ere badu. 2007tik aurrera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Aplikatuaren katedratiko emeritua da. Pentsiorik izango al dugu? Nolako pentsioak izango ditugu? …
1.080 €ko pentsioa guztiei bermatzeko sinadura bilketa.
Banku eta multinazionalak irabazi erraldoiak eskuratzen dituzten garai hauetan Euskal Herriko pentsiodunen erdiak ez dira iristen hilean 600 € irabaztera. Bistakoa da aberastasuna ez dagoela ondo banatuta eta bidegabekeria honen aurrean zerbait egin beharra dagoela. Politikariek, orain arte, arreta gutxi ipini dute gai honetan eta gure ustez gizartearen eta pentsiodunen oinarrizko premiak bermatzea lehen mailako …
Irakurtzen jarraitu 1.080 €ko pentsioa guztiei bermatzeko sinadura bilketa.
Iratxera ibilaldia
BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia antolatu du apirilaren 28rako, Iratxera. Interesaturik leudekeenak pasa daitezke izena ematera Baigera elkartetik, Apirilak 4tik aurrera ohiko egun eta orduetan.
Urteko Batzar Orokorra
Apirilaren 7an, ostegunean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:30ean lehen deialdian eta 17:00etan bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin. LAN ZERRENA 1. Sarrera 2. 2015eko Urteko Ohiko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena. 3. 2015eko ekintzen oroitza. 4. 2015eko sarrera eta gastuen azalpena eta onarpena. 5. BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera. 6. Baigerako …
Askizu – Zarautz mendi ibilaldia
BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Askizutik Zarautzerako mendi ibilaldia antolatu du apirilaren 23rako. Izena emateko epea irekita dago martxoaren 29tik aurrera, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, apirilaren 23an San Martin egoitza aurrean goizeko 09:00etan. Prezioa 8 euro. Baigerak antolatutako autobusez joango gara Askizura. Askizutik Zarautza oinez, bi ordu eta erdiko inguruko ibilaldia lasai-lasai, Getaria inguruko itsasoa ikusiz …
Pradejon – Azagra irteera, Martxoaren 10ean
88 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Pradejonera iritsi ginen 11:00ak aldera. Han Bodega El Labradorren, urdaiazpiko otartekoarekin bertako ardoak dastatu genituen. Handik FUNGITURISMOKO instalazioak ikusi ondoren txanpinoi tunelak ikustera joan ginen. Han ikusi genuen nola hazten diren eta zaintzen dituzten perretxiku eta txanpinoiak. Ondoren Azagrara joan ginen bazkaltzera, hotel Veneciara aurreko urtean bezala, …
Irakurtzen jarraitu Pradejon – Azagra irteera, Martxoaren 10ean
Martxoak 8
Emakumeen borroka feministari esker, esparru pribatuan bakarrik egoteari utzi diogu, espazio publikora iritsi gara eta soldatapeko lan-munduan sartu. Hala ere, hor daude emakumeen bereizketak, hor oraindik “gizonentzako” eta “emakumeentzako” lanen banaketa horizontala. Eta hor jarraitzen dute emakumeak gehiengo garen sektoreetan erantzukizun eta ospe handienetako postuetara heltzea eragozten duten bereizketa bertikalak. Hori guztia, neurri handi batean, …
Denbora librea eta erretiroa
Izarne Lizasok (EHUko Psikologia Fakultateko irakasleak erretiroa eta denbora libreari buruzko tesia egin du eta berak dio oker larria dela pentsatzea erretiratu guztiek behar berdinak dituztela, beraz gizarte zerbitzuek eta erretiratuen elkarteek eskaintza pertsonalizatu bat ematea aldarrikatzen du. Izan ere, lan egiteko bizi izan gara, lanaren eta erlojuaren menpe eman dugu ia bizitza guztia. Lanak …
