Martxoaren 31ean, astelehenean, iluntzeko 18:30ean, Baigera I-eko sukaldean, Koloneko minbiziari buruzko hitzaldia izango da. Minbiziaren aurkako AECC elkarteko ordezkariak etorriko dira. Gaiak duen intrerasagatik eta, batez ere, adinekooi gertutik ukitzen digunez, etortzera anima zaitezten konbidatzen zaituztegu.
Kategoria: Arlo soziala
Emakumearen aurkako beste eraso larri bat
Andina Pereira de Brito 35 urteko emakumea bere bikotekideak hil du Mungian. Emakumearen aurkako eraso onen aurrean ezin dugu bestaldera begiratu, eraso bakar bat ere ezin da utzi erantzunik gabe, leiho honetatik gure gaitzespenik irmoena. Generoen arteko ezberdintasunaren adierazpen larriena emakumearen kontrako indarkeria da. Egun gizartean itsatsita dauden balio matxisten ondorioa dela deritzogu eta balio …
Irakurtzen jarraitu Emakumearen aurkako beste eraso larri bat
Martxoaren 21ean mahaingurua
Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Azpeitian Ba dira hilabete batzuk Elkar-ekin taldekoek “Jatorri aniztasuna eta elkarbizitzaz” bilerak eta hitzaldiak antolatzen dituztela. Herrira kanpotik etorri berrien eta hemengoen arteko elkarbizitza erraztea dute helburu. Horretarako, herrian sortzen diren zurrumurruak deuseztatzea komeni da. MAHAI-INGURUA Eguna : Martxoak 21 Tokia : Sindikatu Zaharrean Ordua:18:30etan Martxoaren 21a, “Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako …
Martxoak 8
Mikel Laboaren "Ama hil zaigu" kanta entzuteko klikatu hemen: OMENALDI BAT GURE AMEI Martxoaren 8an, egun bikaina egin zuen. Egunkariei begirada bat ematen hasi, eta hara, behingoz denok ados jarri garela ematen du: emakumeak zapalduta daude, lan berdinagatik %30 gutxiago ordaintzen zaie, langabezia tasarik handienak dituzte, euren gorputzarekin nahi dutena egiteko eskubide eske ari dira …
Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (II)
Etorkinak krisiaren aurrean Krisiaren eragina etorkinengan izugarria da. Etorkinak dira krisiaren zamarik gogorrena jasaten ari direnak. Kanpokoak bakarrik hartzen baditugu %40koa da langabetuen tasa, momentu honetan, bailarakoa %16koa den bitartean. Pobrezia izugarri igotzen da indize guztietan: larria, erlatiboa, energetikoa… Gipuzkoan, etorkina buru duen familia, besterik gabe, pobreziaren arriskuan dago. Hala ere, langile aktiboen tasa …
Pentsio duinak adineko emakumeentzat
Martxoaren 8an, larunbata, munduko emakumeen eguna dela eta Baigera jubilatuen elkarteko emakumeok, 19:30etan, elkarretaratzea egingo dugu herriko plazan, Adineko emakumeentzat pentsio duinak eskatzeko. Emakume pentsiodunen egoerari buruzko gogoetak Azkenengo urteetako politiken arabera, nabarmentzen ari diren gauza batzuk hauek dira: ezberdintasunak, pobrezia, langabezia eta bizi baldintzen degradazioa. 65 urtetik gorakoen artean, genero ikuspegitik hausnarketa egingo bagenu, …
Agustin Unzurrunzagaren hitzaldia (I)
Gai honekin zerikusia duen bideo bat ikusteko klikatu hemen Jatorri aniztasunaren inguruko hausnarketak: Etorkinen fenomenoaz hitz egiterakoan badirudi fenomeno berri baten aurrean gaudela, baina ez da horrela, migrazioa beti egon da historian zehar eta ez gaitezen aztoratu. Ez gaude fenomeno berri baten aurrean. Ohikoa da belaunaldi bakoitzak pentsatzea berari tokatu zaiola kultura eta hizkuntza ezberdinekoekin …
Karta sozialaren aurkezpena
Baigerakoen ekarpena, otsailaren 22an Betharrandarren aretoan Bistakoa da aurreko mendean lortutako eskubideen atzerakada: hezkuntzan, osasun zerbitzuetan, eta etxebizitza, pentsio, lan eta babes sozialetan. Krisiaren ondorioz batzuetan, eta haren aitzakian askotan, murrizketak egin dituzte eta atzeraka goaz. Gizartearen atal handi bat txirotasunera kondenatu dute, langabezian daudenak batik bat. Hauetan emakumeen kopurua da gehiengoa, eta adinean aurrera …
Kooperatibismoaren aurkako izkutuko interesak…
Hamaika telebistak Baleren Bakaikoari egindako elkarrizketa ikusteko klikatu hemen
Erregistratutako langabeziaren urtarrileko datuak
Erregistratutako langabezi datuak. 2014ko URTARRILA klikatu hemen
