Sanjuandegi auzoan, ostegunean 20:30ean, afaria egingo dute Vivero Elkartean, mintzapraktika bidez euskara ikasten ari diren talde ezberdinek. Helburua elkar ezagutzea da eta jan eta edanez bakoitzak ahal duen mailan euskara praktikatzea. Ia urtebete da Mintzapraktika saio hauek martxan hasi zirela, doakoak dira, ordutegia malgua dute eta irakasle talde baten gidaritzapean euskara ikasten ari dira, lagunarte …
Zestoa – Arroa Goia – Arroa Erreka. Mendi ibilaldia.
Lehengo larunbatean, otsailak 21, mendi ibilaldia izan genuen BAIGERAko koadrilak, 23 lagun. Zestoatik irten eta Arroa Goira. Arroako serorak eta apaizak bertako eliza erakutsi ziguten, orain dela dozena bat urte berritua. Hain gertu izanik ere, oso gutxik ezagutzen genuen eta oso txukun eta kurioso zaindutako eliza ederra. Arroako herria ere ikusi eta ezagutu genuen, bat …
Irakurtzen jarraitu Zestoa – Arroa Goia – Arroa Erreka. Mendi ibilaldia.
Martxoko informatika ikastaroak
Azpeitiko KZgunean ondorengo informatika ikastaroak emango dira. Animatu, gozatuz informatika ikasteko!! Ondoren dituzue KZgunean emago diren ikastaroak. Haunditzeko egin klik irudiaren gainean.
Txisteak
Maria Teresa Etxeetako lapurretak ugaritzen hasi diren garai honetan, herritik aparteko etxe batean, goizeko 4:00etan zaratak entzun zituzten etxeko beheko gelan. –Entzun al duzu hori? –emazteak– Norbait dabil hor. Jaiki dira biak, joan dira beheko gelara eta hor ikusten dute lapurra jo eta ke bere lanean. Ikusi orduko esaten die lapurrak: –Nire asmoa ez zen …
Eguberri-Urteberrietako ekintzak
Eguberri eta Urteberri inguruetan hainbat ekintza izaten ditugu BAIGERA osatzen dugunon artean. Santotomasetako txorizo eta txistor postua. CARITASekoekin batera antolatu ohi dugu urtero udaletxe azpian Santotomasetako txorizo eta txistor postua, Batzordekoen eta urtero laguntzen duten kolaboratzaile batzuen ekimenaz. Bertan ateratzen den dirua CARITASentzat izan ohi da. Ordainketa guztiak egin ondoren gelditu den kopurua 521 euro …
Baigerako 2015eko ekintzak eta zerbitzuak
EKINTZAK Joskintza Eskulanak Kakorratza Bingoa Gimnasia Yoga Areto dantza eskola Ibilaldiak Mendi irteerak Karta joko txapelketa Kantu jira herrikoia Jubilatuen astea Bailarako jubilatuen eguna ZERBITZUAK Masajea (prezio berezia) Maitane Urbistondo. Olatz Plaza, 9, 6a, C, Tel. 943814366. Podologoa (prezio berezia) Nagore Olazabal. JulianElorza, 1. Tel. 943815038 Iñaki Rivero. Pablo VI, 9 Tel. 943811409. Baigera I …
Irakurtzen jarraitu Baigerako 2015eko ekintzak eta zerbitzuak
Informatika ikastaroa
KZgunean informatika ikastaroa hastear dago, ea animatzen geran, kanpoan hotz eta giro txarra dagoen bitartean. Hau da bertako egutegia eta programa. Haunditzeko egin klik irudien gainean.
Zestoa – Arrua goia – Arrua erreka mendi irteera.
DATA : 2015eko OTSAILAREN 21an IZENA EMATEKO EPEA : OTSAILAREN 09, 10, 11 eta 12an, AUTOBUSA …
Irakurtzen jarraitu Zestoa – Arrua goia – Arrua erreka mendi irteera.
Podologo zerbitzua
Baigerako bazkideentzat, prezio berezian, ondorengo bi podologo hauek emango dute zerbitzua: Nagore Olazabal, Julian Elorza, 1. Tel. 943815038 Iñaki Riveo, Pablo VI, 9. Tel. 943811409
Jubilatuentzat zinea.
Astelehenetan zinea jubilatuentzat Soreasun. Sarrera 2 euroren truke. Animatu zaitezte!
