Eguberri-Urteberrietako ekintzak

DSCF1943

Eguberri eta Urteberri inguruetan hainbat ekintza izaten ditugu BAIGERA osatzen dugunon artean.

Santotomasetako txorizo eta txistor postua.

CARITASekoekin batera antolatu ohi dugu urtero udaletxe azpian Santotomasetako txorizo eta txistor postua, Batzordekoen eta urtero laguntzen duten kolaboratzaile batzuen ekimenaz.

Bertan ateratzen den dirua CARITASentzat izan ohi da.

Ordainketa guztiak egin ondoren gelditu den kopurua 521 euro izan da eta hauxe izan da CARITASek jaso dueña.

Eskerrak bertan lanean parte hartu zuten guztiei eta, baita, txorizoa, hirugiharrea eta tragotxoa bertan hartu zutenei ere.

Eguneko zentroan Santotomas eguneko txorizo emanaldia eta Errege bezperako opariak banatzea.

Santotomas egunean, urtero bezala, txorizo banaketa egin zen Eguneko Zentroan.

45 lagun elkartu ginen bertan eta txorizo pintxo batzuk dastatuz, kontu-kontari aritu ginen, giro ederrean, txorizoak eta kontuak bukatu zitzaizkigun arte.

Eta guztiok oso gustura, bai bertakoak eta baita Batzordetik joan ginenak ere.

Errege bezperan ere izan ginen Eguneko Zentroan, urtero bezala opari soil batzuk bertakoei banatzen.

Lagunarte ederrean igaro genuen saioa. Benetan eskertu zituzten gure oparitxoak. Ez dakigu zeinek gozatu zuen gehiago, beraiek opariak jasotzen ala guk banatzen.

Errege bezpera-bezperan pajeak umeen gutunak jasotzea.

Arratsalde aldera BAIGERAko geletan dotore-dotore paje jantzi eta hiru tronpeta jolerekin batera udaletxeko arkupeetara joan ginen, bertan prestatuta zegoen oholtzara.

Hantxe egon ginen umeen ilusioz betetako opari eskaera gutunak jasotzen, umeen etorria bukatu zen arte.

Benetan bizitzekoa izan zen umeen ilusio eta alaitasun aurpegiak gertutik ikustea eta umeen besarkada eta musuak jasotzea. Zer esanik ez, gurasoen lilura, zenbait ahotik lerdea zeriola, bere seme-alaben poza eta ilusioa konpartitzen eta momentua argazkiz betiko gordetzen.

Argazki gehiago ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.