Txisteak

indizeaMaria Teresa

Etxeetako lapurretak ugaritzen hasi diren garai honetan, herritik aparteko etxe batean, goizeko 4:00etan zaratak entzun zituzten etxeko beheko gelan.

Entzun al duzu hori? –emazteak– Norbait dabil hor.

Jaiki dira biak, joan dira beheko gelara eta hor ikusten dute lapurra jo eta ke bere lanean.

Ikusi orduko esaten die lapurrak:

Nire asmoa ez zen inori minik egitea, nire asmoa lapurretan egitea bakarrik zen, baina zuen aurpegiak ikusi ditudanez, ez daukat zuek hiltzea beste erremediorik. Ez zen nire asmoa, baina horrelaxe gertatu dira gauzak.

Eta emazteari zuzenduz esaten du:

Edukazioz zurekin hasiko naiz. Zuk nola duzu izena? –lapurra, baina edukatua baitzen.

Maria Teresa.

Baina, nola? Nire amaren izen bera duzu eta! Ezin zaitut hil. Nola hilko zaitut ba nire amaren izen bera izanda! Zu salbatu egiten zara. Eta zuk, nola duzu izena? –senarrari.

Nik Manolo, baina herrian denek Maria Teresa deitzen didate.

 

indizea 1Zuk hartu dirua

Lapur bat bere ekintzengatik epaitu zuten, eta epaiketa amaitu ondoren poliziek berriro ere beren furgonetara zeramatela, mugikorrak jo zion:

Nor da?

Antonio! Manoli naiz, zure emaztea. Nola joan da epaiketa?

Ba, ez oso ondo, epaileak esan dit, 100.000 € edo zortzi urteko kartzela dudala.

Antonio! Ez izan tontoa, e? Zuk hartu dirua.