Mintzapraktika afaria Sanjuandegin

img_5164

Sanjuandegi auzoan, ostegunean 20:30ean, afaria egingo dute Vivero Elkartean, mintzapraktika bidez euskara ikasten ari diren talde ezberdinek. Helburua elkar ezagutzea da eta jan eta edanez bakoitzak ahal duen mailan euskara praktikatzea.

Ia urtebete da Mintzapraktika saio hauek martxan hasi zirela, doakoak dira, ordutegia malgua dute eta irakasle talde baten gidaritzapean euskara ikasten ari dira, lagunarte ederrean (Auzo Elkartean edo inguruko tabernetan egiten dituzte saioak). Nahi duena Auzo Elkartean apunta daiteke.