Zestoa – Arroa Goia – Arroa Erreka. Mendi ibilaldia.

BenQ Digital Camera

Lehengo larunbatean, otsailak 21, mendi ibilaldia izan genuen BAIGERAko koadrilak, 23 lagun.

Zestoatik irten eta Arroa Goira. Arroako serorak eta apaizak bertako eliza erakutsi ziguten, orain dela dozena bat urte berritua. Hain gertu izanik ere, oso gutxik ezagutzen genuen eta oso txukun eta kurioso zaindutako eliza ederra. Arroako herria ere ikusi eta ezagutu genuen, bat baino gehiagok lehenengo aldiz.

Handik, ibilbide ederrean eta oso inguru politean, Presalde aldera, Arroa Errekara joan ginen.

Eguraldi petral samarra, baina ateri uneek nahiko errespetatu gintuzten.

Eta han Inazio eta Itziarrek prestatutako hamaiketako bapoa: salda bero-bero gozoa, giro hotzari aurre egiteko, haragi eta txorizo egosia txotxeko sagardoarekin, kafea eta kopatxoa.

Kontu kontari luzearen ondoren, hurrengorako ere animatuta, autobusean etxera.

Argazki gehiago ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.