Azpeititik irten eta zuzenean Iratxera 95 lagun. Hemen hamarretakoa egin genuen. Handik garagardo artisau “la Vasconia” ikustera joan ginen, bertan hitzaldi bat et a gida batekin fabrika ikuzi genuen eta garagardoa ere dastatu genuen tostada baten oliba olioa ere eman ziguten, Iratxetik Lizarrako azokara ikustera joan ginen. Bertan, azoka ikusiz, trago batzuk hartu. Handik berriro …
Jubilatuen astean bizikleta ibilaldia jubilatuentzat
Azpeitiko jubilatuek bizimodu aktibo eta osasuntsua izateko helburuarekin Azpeitiko udalak ASTINDU ADINA astea antolatu du. Adin bakoitzari egoki dagokion ariketa fisikoak, elikadura osasuntsua eta emozio afektiboak kontuan izan dira aste hau antolatzerakoan. Mota askotako ekintzak antolatu dira: “mugikortasun saioak” eguneko zentroan, monitoreak gidatuta; bolo eta toka txapelketa (Garmendipen); masaje-tailer praktikoa Baigeran; erorketak saihesteko tailerrak; “zer …
Irakurtzen jarraitu Jubilatuen astean bizikleta ibilaldia jubilatuentzat
Diru-sarrerak bermatzeko laguntzak, DSBL (AGI), kentzea erabaki dute.
Debarra, 20 urtetik Donostian bizi da. Feminista eta sindikalista. Orain Duintasuna Elkarteko kide da, pentsiodun eta jubilatuen aldeko lanean eta pobrezia eta bazterkeriaren aurkako borrokan. Bere ustetan ahalmena dagoen bitartean borrokan jarraitu beharra dago. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, DSBE (RGI), kobratzen hasteko hiru urtez egon behar da erroldatuta eta erroldatu gabe dagoenak, hiru urte horietan, ez …
Irakurtzen jarraitu Diru-sarrerak bermatzeko laguntzak, DSBL (AGI), kentzea erabaki dute.
KZguneko ekaineko ikastaroak
Ondoren ikusiko dituzue KZgunean ekainean emango diren ikastaroak. Anima zaitezte!! Haunditzeko egin lauki gainean klik
Askizu – Zarautz mendi ibilaldia
BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatuta Askizutik Zarautzerako mendi ibilaldia egin genuen lehengo larunbatean, apirilaren 23an. 30 lagunek hartu genuen parte bertan. Autobusez joan ginen Askizura, goizeko 09:00etan irtenda. Askizutik Getaria gain aldeko bidean barrena, lasai-lasai Zarautza; jio-jaitsi txiki batzuekin bide lasaia, eguraldi ederrarekin, txakolin mahastien artean egin genuen ordu pare bat eta ia erdiko bidea. …
KZguneko maiatzeko ikastaroak.
Kaixo lagunok!! Hemen dituzue KZgunean maiatzean egin ahalko dituzuen ikastaroak. Animatu!! Haunditzeko egin gainean klik .
Baigeraren urteko Batzar Orokorra
Apirilaren 7an ospatu da BAIGERA Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkartearen urteko Batzar Orokorra, 34 bazkidek bertan parte hartu zutelarik. Maria Luisa Oiarzabal lehendakariari elkarrizketa bat egin diogu bilera horretako berri eman diezagun. - Zer moduz joan da pasa den urtea? Urtea ondo joan da. Betiko ekintzak antolatu ditugu eta berauena berri eman dugu batzarrean. - …
Bitxikeriak
Ume zuria Euskal amerikano bat ba omen zen, Euskal Herritik Ameriketara lanera joan eta lan ugari egin ondoren artalde handi baten jabe egin zena. Morroi beltz gazte bat zuen laguntzaile. Jatorra oso! Nagusia eta morroia oso ondo konpontzen ziren elkarrekin. Gazteak, bere garaian, bikotea aurkitu zuen eta ezkondu egin ziren. Handik denbora batera emazte gaztea …
Miren Etxezarretaren hitzaldia Sanagustin Kulturgunean, apirilaren 21ean 19:00etan
Miren Etxezarreta Zubizarreta (1936, Ordizia) ekonomialaria, ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzailea da. Karl Marxez gain, ideologikoki Rosa Luxemburgen eragina du, eta Joan Robinson postkeynesiarraren eta Paul A. Baran eta Paul Sweezy marxisten eragina ere badu. 2007tik aurrera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Aplikatuaren katedratiko emeritua da. Pentsiorik izango al dugu? Nolako pentsioak izango ditugu? …
1.080 €ko pentsioa guztiei bermatzeko sinadura bilketa.
Banku eta multinazionalak irabazi erraldoiak eskuratzen dituzten garai hauetan Euskal Herriko pentsiodunen erdiak ez dira iristen hilean 600 € irabaztera. Bistakoa da aberastasuna ez dagoela ondo banatuta eta bidegabekeria honen aurrean zerbait egin beharra dagoela. Politikariek, orain arte, arreta gutxi ipini dute gai honetan eta gure ustez gizartearen eta pentsiodunen oinarrizko premiak bermatzea lehen mailako …
Irakurtzen jarraitu 1.080 €ko pentsioa guztiei bermatzeko sinadura bilketa.
