Azpeitia ezagutzen-2016

    Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiru etxe historiko ezagutuko ditugu, bakoitzaren  egitura  arkitektonikoa, zertarako eta nola sortu ziren eta  beraien  eragin historikoa nolako zen jakiteko, ibilaldi gidatua izango dugu datorren asteazkenean, ekainaren 29an, Baigerak antolatuta, bereziki Azpeitiko jubilatuentzat eta interesa lukeen edozeinentzat. Arratsaldeko 17:30ean irtengo gara parroki aurretik eta ondorengoa izango da …

Irakurtzen jarraitu Azpeitia ezagutzen-2016

Igeldo – Orio mendi ibilaldia

  28 lagun izan ginen mendi ibilaldian.. Joan etorria lineako autobusean egin genuen, eta nahiko ondo irten zigun, naiz eta atzerapen txiki bat izan genuen Zumaiatik-Azpeitira. Ibilbidea oso polita izan da, beti itsasoa ikusten, bi ordu eta hiru laurdenen ailegatu ginen Oriora. Ondoren Orioko jubilatuen elkartean bazkari polita eta tertuli ederra egin, eta etxea bueltatu ginen. …

Irakurtzen jarraitu Igeldo – Orio mendi ibilaldia

Javier Lazaro Eusan, Azpeitiko notarioaren hitzaldia

Ekainaren 2an Javier Lazarok hitzaldi ederra eman zuen, herentziari buruzko legedi berriari buruz. Jende ugari bildu ginen. 16:30ean hasi eta ordubetez azaldu zigun herentziak duen garrantziaz, kasu desberdinak azaldu zituen eta jendeak baita parte hartu ere, oso gustura jarraitu genituen haren hitzak. Oso gustua irten genuen  hitzalditik. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.  

La Rhunera irteera

    BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia antolatu du  ekainaren 16rako,                  La Rhunera. 8:30eta irteera San Martin Egoitzaren aurretik. 10:00 Sarara iritsi eta trenez La Rhunera igo. Hamarretakoa Saran egingo dugu, norberaren kontu, edariak baigerak eramango ditu Bazkaria Ondarribian egingo dugu Ardora Jatetxean Interesaturik leudekeenak pasa daitezke izena ematera Baigera elkartetik, Ekainaren 9ra arte, ohiko …

Irakurtzen jarraitu La Rhunera irteera

Igeldo – Orio mendi ibilaldia

  BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Igeldo - Orio mendi ibilaldia antolatu du ekainaren 11rako. Izena emateko epea irekita dago Ekainaren 9ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, ekainaren 11 lineako autobusean, Donostiara 8:35ean, gero beste autobusa hartuko dugu Igeldora joateko. Igeldotik Oriora oinez, bi ordu  inguruko ibilaldia lasai-lasai. Bazkaria Orioko Zaharren babes lekuan egingo dugu Bueltarako, …

Irakurtzen jarraitu Igeldo – Orio mendi ibilaldia

Orio – Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa

  Maiatzaren 26an urtero bezala Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Oriora eta Aginagako sagardotegira egin  genuen aurten ere egun pasa. 10:30etan irten eta Oriora joan ginen, nahi zuenak ere meza entzute ko aukera izan zuen eta ondoren kantu jira polita egin ere, handik sagardotegira, eta beti bezala jateko ugari eta goxoa eman ziguten. Bazkal ostean …

Irakurtzen jarraitu Orio – Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa

HITZALDIA. HERENTZIARI BURUZKO LEGEDI BERRIA

JAVIER LAZARO EUSA, AZPEITIKO NOTARIOAREN HITZALDIA BAIGERA Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkarteak hitzaldi bat antolatu du herritar guztiei, baina bereziki, jubilatuei eskainia. GAIA: Herentziari buruzko legedi berriaren azalpena. Herentziak duen garrantziaz jabetzea guztioi komeni zaigula pentsatuz, askotan ustekabeak sortzen baitzaizkigu, hitzaldia antolatu du Baigerak, zalantzak eta kezkak argitzeko asmotan. Javier Lazaro Eusa, Azpeitiko notarioak emango …

Irakurtzen jarraitu HITZALDIA. HERENTZIARI BURUZKO LEGEDI BERRIA

Santageda – Garin – Mantxinbenta Mendi Ibilaldia

BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatuta Santageda – Garin  mendi ibilaldia egin genuen lehengo larunbatean, maiatzaren 21ean.36 lagunek hartu genuen parte bertan. Autobusez joan ginen Santagedara, goizeko 08:30etan irtenda. Santagedatik  tapa-tapa lasai-lasai  Garin auzora  ailatu ginen. Garinen  autobusa genuen zain, handik Matxinbentara, hamaiketakoa egiteko asmoz, bertan salda ederra  bokadilo eta eraria ere zain genuen. Ordubiak aldera …

Irakurtzen jarraitu Santageda – Garin – Mantxinbenta Mendi Ibilaldia

2016ko maiatzeko karta joko txapelketa

    Urtero bezala, aurten ere, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatutako  karta joko txapelketak  jokatu dira : Mus, tute, eskoba eta punttua. Ligila erara jokatu dira, denek den kontra. Punttuan maiatzaren 2an eta 4ean Baigera IIen. Tutean maiatzaren 2an eta 4ean Baigera IIn. Musean maiatzaren 9an eta 11an Baigera Ien. Eskoban maiatzaren 9an eta 11an …

Irakurtzen jarraitu 2016ko maiatzeko karta joko txapelketa

Astindu adina!!! astea

  Udalak antolatutako astindu adina astearen barruan, Baigerak bi ekintza antolatu ditu: Oinezko ibilaldia eta Bizikleta martxa eta bizikleta elektrikoen erakustaldia. Oinezko ibilaldia Baigerako mendiko taldea eta Tipi Tapakoak izan ziren parte hartzaileak. Goizeko 10etan Plazan juntatu ginen 33 lagun eta eguraldi ederrarekin eta umore onarekin irten ginen ibilaldia egitera. Ibilbideari dagokionez, ibilaldia Plazatik hasi …

Irakurtzen jarraitu Astindu adina!!! astea