Astindu adina!!! astea

P1000795

 

Udalak antolatutako astindu adina astearen barruan, Baigerak bi ekintza antolatu ditu:

  • Oinezko ibilaldia eta
  • Bizikleta martxa eta bizikleta elektrikoen erakustaldia.

Oinezko ibilaldia

Baigerako mendiko taldea eta Tipi Tapakoak izan ziren parte hartzaileak.

Goizeko 10etan Plazan juntatu ginen 33 lagun eta eguraldi ederrarekin eta umore onarekin irten ginen ibilaldia egitera.

Ibilbideari dagokionez, ibilaldia Plazatik hasi zen eta Garmendi, Usanditzaga, Telleria, Loiola, Olatz, Ezkerretegitik ondoren berriro ere plazan bukatu genuen.

Ondoren Udalak hamaiketako ekologiko ederra eman zigun Sanagustinen eta lagunarte ederrean bukatu genuen goiza.

Aurrera begira, berriz ere horrelako ekintzak elkarrekin egitekotan gelditu ginen.

 

Bizikleta ibilaldia

ad86fbda-b94c-48cc-9696-f9080950eea4

Lehenengo aldia da bizikleta martxa antolatzen dela.

20 bat lagun bildu ginen plazan. Hasierako urduritasuna nabaria zen, bat baino gehiagok aspaldian bizikleta hartu gabe baitzegoen. Damaso kalera joan aurretik uxatu genituen urduritasunak eta bereala onenen parean ibiltzeko gai direla erakutsi zuten jubilatuek.

Damasonean bide gorria hartu eta Tren Bidea izandakoari jarraituz Azkoititiko Ipintzako baratzetatik aurrera lehenengo tuneleraino iritsi ginen. Tuneleko iluntasunak beldurturik edo, bertan argazkia atera eta buelta hartu genuen.

Ibilaldia motz samarra egin zitzaigun. Urrengoan Zumarragaraino joango gara.

Bizikleta eletrikoena ere esperientzia polita izan zen.