BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatuta Santageda – Garin mendi ibilaldia egin genuen lehengo larunbatean, maiatzaren 21ean.36 lagunek hartu genuen parte bertan.
Autobusez joan ginen Santagedara, goizeko 08:30etan irtenda. Santagedatik tapa-tapa lasai-lasai Garin auzora ailatu ginen.
Garinen autobusa genuen zain, handik Matxinbentara, hamaiketakoa egiteko asmoz, bertan salda ederra bokadilo eta eraria ere zain genuen.
Ordubiak aldera autobusez etxeratu ginen.
Argazki gehiago ikusgai “Gure Argazkiak” leihoan