Jubilatuen Irteera Xoxotera

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin dute Irailare 10.   Bertan 70 lagunek hartu genuen parte , jubilatu, kotxe gidari, DYA eta udalekoen artean.   Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen Irteera Xoxotera

Jubilatuen irteera Xoxotera

Uztailean eguraldi txarragatik bertan behera utzi zen jubilatuen Xoxoterako irteera irailaren 10ean izango da. Izena emateko epea irekita dago irailaren 1etik aurrera Baigerako bulegoetan 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostegunera. Irteera, beraz, irailaren 10ean izango da Betarrandarretan goizeko 10:30ean. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira eta antolaketa ondo egiteko izenak lehenbailehen ematea komeni da. Honakoa da …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen irteera Xoxotera

Sanferminak-2016

Aurten ere, urteroko ohitura betez,  egin genuen Sanferminetako egun pasa. 89 lagun juntatu ginen aurten egun pasa hau egiteko. Azpeititik irten eta Sagasti atseden lekuan egin genuen hamarretakoa. Iruñeko kaleak astintzeko indarrak hartuz.   Iruñera heldu ondoren festa giroan bete-betean ibili ginen.   Kaleetan zehar musikarekin batera taldetxoak bakoitza bera aldetik bazkaldu aurretik ibili ginen. …

Irakurtzen jarraitu Sanferminak-2016

Alpe Suisota Ibilaldia

Planifikatu bezala ekainaren 19tik 25ra egin genuen Alpe Suitzako ibilaldia. 38 lagun, ilusio handiz eta nerbio pixka-batekin juntatu ginen  irteteko lekuan. Aireportura  eraman ziguten eta handik Madrilera han beste hegazkin baten  Ginebrara, Le Crêt hostalera  hemendik egin genituen irteera  denak. Bigarrengo egunean, Montriond laku-ara paisaia ederra benetan, handik Linderest  goi mendiko herri txiki bat, larruz …

Irakurtzen jarraitu Alpe Suisota Ibilaldia

Azpeitia ezagutzen. Olatz Arangurenekin bisita gidatua

    Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiru eraikin historiko ezagutuko genituen ekainaren 29an, bertan 45 lagunek parte hartu genuelarik, Parrokia, Magdalenako ospitalea eta Basozabal jauregia. Orain dela urtebete inguru egin genuen txango bera, ordungoan eraikin hauek berauek ikusi genituen kanpoko aldetik eta oraingoan barruko aldeak eta berauen ezaugarri eta bitxikeriak azaldu zizkigun Olatzek. …

Irakurtzen jarraitu Azpeitia ezagutzen. Olatz Arangurenekin bisita gidatua

La Rhune-2016

Lehengoko ostegunean  ekainaren 16an 115 pertsona joan ginen La Rhunera, 8:30 irten ginen Azpeititik eta Sara heldu ginen, bate arazorik gabe  eta bertan hamarretako egin genuen. Ondoren trena hartuta  La Rhunera, bistak ikusteko ez zen eguraldi ona baino bueltatxo bat eman genuen inguruan, ondoren Donibane Lohitzunera joan ginen  hiru ordu laurden inguruan bazterrak ikusi eta …

Irakurtzen jarraitu La Rhune-2016

Xoxotera ibilaldia-2016

    Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatu du Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin. Irteera Uztailaren 2an izango da goizez. IRTEERA BETARRAN IKASTETXEAREN  AURREAN , goizeko 10:30ean. Xoxoten: Meza 11:45ean. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira. Prezioa Doain Izena emateko epea ekainaren 20tik aurrera Baigerako bulegoetan, 10:30etik 12:30era.   …

Irakurtzen jarraitu Xoxotera ibilaldia-2016