Uztailean eguraldi txarragatik bertan behera utzi zen jubilatuen Xoxoterako irteera irailaren 10ean izango da.
Izena emateko epea irekita dago irailaren 1etik aurrera Baigerako bulegoetan 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostegunera.
Irteera, beraz, irailaren 10ean izango da Betarrandarretan goizeko 10:30ean.
Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira eta antolaketa ondo egiteko izenak lehenbailehen ematea komeni da.
Honakoa da egitaraua: 10:30ean Betarrandarretatik irten eta kotxez Xoxotera. Hango inguruak ikusiz hankak pixka bat nekatu eta gero meza izango dugu eta ondoren hamaiketakoa musikarekin. Berriketaldiaren ondoren berriro kotxez behera.
Irteera doan izango da, Baigerak eta udalak antolatuta.
Guztiok animatu nahi zaituztegu bertan parte hartzera.
Eguraldi txarra egingo balu, bertan behera geldituko litzateke irteera. Ea oraingoan, uztailean ez bezala, ondo portatzen zaigun eguraldia.