KZgunean informatika ikastaroa hastear dago, ea animatzen geran, kanpoan hotz eta giro txarra dagoen bitartean. Hau da bertako egutegia eta programa. Haunditzeko egin klik irudien gainean.
Kategoria: Kultura
Ea erantzun bat ekartzen dudan hurrengo bisitarako
Maialen Lujanbiok 2013an Oiartzunen botatako hiru bertso eder bezain mamitsu entzun ditzakezue hemen. Honako gaia jarri zion Unai Elizasuk, urteroko elkartasun saioan: "Maialen, bikotekidea barruan duzu, luzerako, eta bisitatik bueltan bikotekidearen galdera darabilzu buruan: Haur bat izango al dugu? galdetu dizu".
Erremeixuak
Ondoren aurkeztera goazen lan hau 2013ko maiatzean argitaratua da, baina gaurkotasuna duelakoan hara hemen zuen eskura. Bideoa ikusteko klik egin hemen. Erremeixuak Lan honetan gure herri kulturaren arlo garrantzitsu bat jorratzen da, gaixotasunak osatzeko erabili ohi diren sendabelar eta bestelako erremedioak aztertzen dira. Belaunaldiz belaunaldi gure baserrietan eta kale-etxeetan gorde den ahozko ondarea ikertzen da. …
Pantxike Elortza, Sakabi trikitilariaren bidelaguna
NAIZ, GAUR 8 (2014/09/27) Joxean Agirre Trikitiaren historiak mende eta erdi ditu ozta-ozta. Pantxike Elortzak, Sakabiren alargunak, 100 urte egin berri ditu eta historia horren zati nagusiena ezagutu du, pasarte asko bere etxeko sukaldean. Ezagutzen diren trikitilari zaharrenak 1862az gero jaiotakoak dira. Faustino Azpiazu, Sakabi 1916an jaio zen Lasturren, Deban, eta 1995ean hil zen. Joxe …
Irakurtzen jarraitu Pantxike Elortza, Sakabi trikitilariaren bidelaguna
Eskua zaurian
'Alardea' hitza entzun orduko, ez dut zalantzarik denoi mugitzen zaigula zerbait barrenean. Horrekin batera datozen hitzak dira 'normaltasuna', 'tradizioak', 'parekidetasuna', 'eskubideak', 'errespetua'... Urtean bi alditan gutxienez, ekainean Irunen eta irailean Hondarribian izaten diren alardeen aitzakian aireratzen direnak, baina berriz ere hozkailura bueltatzen direla dirudi, urte osorako. Gaiak berotasun handiena data horietan han hartzen badu ere, …
Mintzapraktika saioak, euskaraz eroso sentitzeko lekuak
Mintzapraktika saioak euskara ikasteko metodo bat gehiago dira. 20 lagunek hartu dute parte Sanjuandegin, xj Auzolanean eta Elkar-ekinek antolatutako saioetan. Bistakoa da gure herrian, batek baino gehiagok (lehen erdaldun zenak), euskara ondo menperatzen duela euskaltegia inoiz zapaldu gabe. Euskaldun berri deitura hartu gabe azpeitiar petoak izatera iritsi dira. Zorionak berauei. Egunen batean herriko aldizkariko …
Irakurtzen jarraitu Mintzapraktika saioak, euskaraz eroso sentitzeko lekuak
Jatorri ezberdinekoen topaketa
Ekainaren 5ean, jatorri ezberdinekoen arteko topaketak egingo dira Azpeitiko udaletxe azpian eta Sanagustin kulturgunean. Besteak beste, bideo emanaldia eta elkar hizketak, hizkuntza ezberdinetako irakurketak, mural margotze-lanak, lurralde ezberdinekoek prestatutako janarien dastaketa eta Saharako musika taldea daude antolatuta. IPAKA (Izarraizpeko Aniztasun Kulturalaren Astea) topaketa hauek Azkoitiko eta Azpeitikoen arteko elkarlanean antolatzeko asmoa zen. Azpeitian sortu den …
Gogoetarako zenbait gai
Sarasua Azpillagarekin aho bizarrik gabe (Olatz Prat/Hitza) Aho Bizarrik Gabe saioa. 2014.05.28 Sanagustin Azpeitia. Asteazkenean, maiatzak 28 Sanagustin Kultur-gunean, beste Aho Bizarrik Gabe saio bat izan zen. Jon Sarasua zen oraingo gonbidatua. “Hiztunpolisa” bere azken liburua izan zuen ardatz elkarrizketak, baina ordubeteko saio mamitsuan, ezkerraz eta eskuinaz, auto-eraketaz, euskalgintzaz, kooperatibismoaz, bertsolaritzaz, ... iritzi interesgarriak …
Etxerik gabe noraezean bizi den ijitoa naiz
Gipuzkoako Eskolarteko Bertso-eskolen Eguneko bertso jarrien irabazlea 14-18 kategorian. Argazkian kantuan ari dena. “Etxerik gabe noraezean bizi den ijitoa naiz” Doinua: Partida tristea Ternuarat Nahiz eta guztiok garen tik-tak soinuen testigu, guri “etorkizun” hitzak aspaldi alde egin digu. Ze garapen, kontsumismo, ze krisi eta ze diru? Hamar gara familian ez bat, ez bi ta ez hiru …
Irakurtzen jarraitu Etxerik gabe noraezean bizi den ijitoa naiz
Baigerako eskoba eta tute txapelketa
Maiatzaren 12, 13 eta 14an ospatu ziren, urtero bezala, BAIGERA II tabernan, BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak antolatu ohi dituen urteroko karta joko txapelketak. Eskoban 8 bikotek hartu dute parte eta tutean 5 bikotek. Hauek izan dira eskobako txapeldunak eta azpitxapeldunak Txapeldunak: Justo Letamendia – Joxe Larrañaga Azpitxapeldunak: Arume – Zabala Hauek izan dira tuteko txapeldunak …
