Errioxa. Mendi ibilaldia.

Webgunea Uztailaren 12an 38 lagun izan ginen Errioxako mendi ibilaldian. Azpeititik irten goizean goiz eta 10:00ak aldean La Poblacion, Nafarroako Errioxako herrixkara iritsi ginen. Bertan "Leon Dormido" deitzen dioten mendiari bira eman, paisaia zoragarria ikusiz, eta Barriobusto herrira jaitsi ginen, hau Arabako Errioxan. Guztiak Logroñotik 10-15 kilometrora. Beraz, Araba, Nafarroa, Euskal Herria eta Riojako mugen …

Irakurtzen jarraitu Errioxa. Mendi ibilaldia.

Jubilatuen Sarfermin irteera Iruñera

Urteroko bezala, aurten ere, joan gara Azpeitiko 82 jubilatu Sanferminetara. Goizean goiz irten, hamaiketakoa Iruña sarreran, festa giroa Iruñeko kaleetan bazkal ordura arte, ordu biak aldera bazkaria eta berriro Sanfermin girora arratsaldeko 20:00ak arte. Piska bat nekatuta, baina umore ederrarekin etxera datorren urtean berriro joateko gogoarekin. Argazkiak "Gure argazkiak" leihoan.  

Jubilatuen irteera Xoxotera

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin zuen ekainaren 28an. Bertan 110 lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, DYA eta udalekoen artean. Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin eta alkate eta zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia Bixente …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen irteera Xoxotera

Errioxara mendi irteera. Egun osokoa.

  Data: Uztailaren 12an. Izena emateko epea: Uztailaren 1etik aurrera. Irteera lekua eta ordua: San Martin egoitza aurrean, goizeko 08:00etan. Egitaraua: - Azpeititik irten eta La Población herrixkara iritsi 10:00ak aldera, Arabako Errioxan. - Berehala, "Leon Dormido" mendiari bira, ordu eta erdi inguru. - 12:00ak aldera Barriobustoko upategi batean hamaiketakoa. - Ondoren, Labraza herriko harresiak …

Irakurtzen jarraitu Errioxara mendi irteera. Egun osokoa.

Orio – Aginaga ibilaldia

Ekainaren 11an izan zen, aspaldiko urteotako ohiturari jarraituz, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuok Orio-Aginagara egin ohi dugun egun-pasa ibilaldia. 230 inguruk hartu genuen bertan parte eta, eguraldi ederra lagun, ederki pasatu genuen bertan. Hiru herrietakook Orion elkartu ginen 11:00ak inguruan eta 12:00etan meza. Ondoren kantu-jiran buelta bat Orioko kaleetan zehar. 14:30ean Orioko sagardotegian bazkaria eta …

Irakurtzen jarraitu Orio – Aginaga ibilaldia

Ibilaldia Azpeititik Urrestillara

Maiatzaren 24an, BAIGERAk Antolatuta, mendi ibilaldia egin zuten 17 lagunek Azpeititik Urrestillara, Saninazioren bideari jarraituz, Zabale – Atxabaleta Goikoa - Antxietan zehar. Urrestillako jubilatuen elkartean prestatu ziguten hamaiketako ederra bertako jubilatuek, bide batez, beraien elkartea ere ezagutzeko aukera izan genuelarik, benetan areto berri, argitsu apaina. Berriro ere joateko asmoarekin itzuli ginen Azpeitira. Eskerrak bertakoei egin …

Irakurtzen jarraitu Ibilaldia Azpeititik Urrestillara

Baigerakoen ibilaldia Pozalaguara

Aurrez esanda bezala, maiatzaren 15ean izan zen BAIGERAkoen Pozalagua - Karrantzara irteera. 68 lagun izan ginen bertan. Beti bezala, Azpeititik irten 8:30ak aldera. Bilbon geldialdi motz bat mokadutxo bat egiteko. 12:00ak aldera iritsi ginen Pozalaguako kobara. Harrobian lanean ari zirela aurkitu zuten koba zoragarria ikusi genuen, gidari baten laguntzaz bakanetakoak diren bertako estalaktita eszentrikoak ikusiz. …

Irakurtzen jarraitu Baigerakoen ibilaldia Pozalaguara

Baigerakoen ibilaldia Extremadurara

Maiatzaren 5etik 9ra BAIGERAkoek Extremadurara egin zuten ibilaldia. 57 izan ginen bertan parte hartu genuenok. Goizeko 07:00etan irten ginen Azpeititik. Burgos inguruan lehen geldialdi laburra, hankak luzatu eta mokadutxo bat egiteko. Bidaiari jarraituz, hurrengo geldialdia Plasencian izan genuen bazkaltzeko. Arratsaldea alde zaharra bisitatzeko aprobetxatu genuen, Katedral Zaharra eta Berria ikusi eta XII. mendeko harresi zaharretan …

Irakurtzen jarraitu Baigerakoen ibilaldia Extremadurara