Pradejon – Azagra irteera, Martxoaren 10ean

88 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Pradejonera iritsi ginen 11:00ak aldera. Han Bodega El Labradorren, urdaiazpiko otartekoarekin bertako ardoak dastatu genituen. Handik FUNGITURISMOKO         instalazioak ikusi ondoren txanpinoi tunelak ikustera joan ginen. Han ikusi genuen nola hazten diren eta zaintzen dituzten perretxiku eta txanpinoiak. Ondoren Azagrara joan ginen bazkaltzera,  hotel Veneciara aurreko urtean bezala, …

Irakurtzen jarraitu Pradejon – Azagra irteera, Martxoaren 10ean

Martxoak 8

Emakumeen borroka feministari esker, esparru pribatuan bakarrik egoteari utzi diogu, espazio publikora iritsi gara eta soldatapeko lan-munduan sartu. Hala ere, hor daude emakumeen bereizketak, hor oraindik “gizonentzako” eta “emakumeentzako” lanen banaketa horizontala. Eta hor jarraitzen dute emakumeak gehiengo garen sektoreetan erantzukizun eta ospe handienetako postuetara heltzea eragozten duten bereizketa bertikalak. Hori guztia, neurri handi batean, …

Irakurtzen jarraitu Martxoak 8

Denbora librea eta erretiroa

Izarne Lizasok (EHUko Psikologia Fakultateko irakasleak erretiroa eta denbora libreari buruzko tesia egin du eta berak dio oker larria dela pentsatzea erretiratu guztiek behar berdinak dituztela, beraz gizarte zerbitzuek eta erretiratuen elkarteek eskaintza pertsonalizatu bat ematea aldarrikatzen du. Izan ere, lan egiteko bizi izan gara, lanaren eta erlojuaren menpe eman dugu ia bizitza guztia. Lanak …

Irakurtzen jarraitu Denbora librea eta erretiroa

Pradejon-Azagra ibilaldia

BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Pradejon-Azagrara ibilaldia antolatu du martxoaren 10an. Izena emateko epea irekita dago martxoaren 4ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, martxoaren 10an, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:0ean. Prezioa 30 euro. Pradejonera iritsi 10:30 inguruan. Bertan txanpinoi instalazioak ikuzi eta Azagran bazkaria, ondorengo bingo eta dantza eta guzti. Arratsaldean etxerako buelta, Iruñean geldialditxoa …

Irakurtzen jarraitu Pradejon-Azagra ibilaldia

Azpeitia – Zestoa irteera

Azpeitia-Zestoa irteera Otsailaren 20an 38 lagun joan ginen Azpeititik Lasaora eta Lasaotik Zestoara. Azpeitiko plazatik irten goizeko 09:00etan eta tipi-tapa, bazterrak ikusiz, garai bateko Urola tren zaharraren bidea berriro gogoratuz Zestoara iritsi ginen hamaiketakoa egiteko garairik onenean, hamaikak eta bost inguruan. Zestoako Gurutze jubilatuen etxean hamaiketako ederra eman ziguten eta denbora aurrera zihoala, jendea gero …

Irakurtzen jarraitu Azpeitia – Zestoa irteera

Oroimen bizia

AZPEITIKO AUZOAK XX. MENDEAN Ez dago zalantzarik gure aiton amonek utzitako arrastoek eragina izan duela gugan. Denbora ez da alferrik pasatzen. Gaur garen bezalakoak gara atzo izan ziren bezalakoak izan zirelako. Gure sustraiak, nortasuna, kultura, hizkuntza… Etengabe aldatzen doaz, baina, oinarria, gure gurasoek baserrietan egiten zuten bizimoduan datza. Hargatik, baserriek eta auzoek, baserritarrak oro har, …

Irakurtzen jarraitu Oroimen bizia

Zaintza-lanaren aitorpena

Etxeko zaintza-lana, adinekoena zein umeena, ia beti izan da emakume-lana. “Gizonak nonbait ez ziren horretarako jaio”. Lehen, gure gazte denboran, emakumea etxean gelditzea zen ohikoena. Norbaitek fabrikan edo etxetik kanpo lana egiten bazuen, ezkontzarekin batera utziko zuen, ia beti, ordaindutako lana eta doakoari ekingo zion, seme alabak hazteko eta, zahartzaroan, baita bere gurasoak edo aitaginarreba/amaginarrebak …

Irakurtzen jarraitu Zaintza-lanaren aitorpena

Bitxikeriak

  Ikasle azkarra Irakasle bat unibertsitateko jangelan bazkaltzen ari dela ikasle bat hurbildu eta bere ondoan eseri zaio. Irakasleak orduan, jarrera harroxko xamarrean esaten dio: –Txerria eta txoria ez dira behin ere elkarrekin esertzen. –Banoa hegan orduan... –esan eta beste mahai batean esertzen da azkar asko. Irakaslea haserre bizian jartzen da, baina hurrengo azterketan enpaztuko …

Irakurtzen jarraitu Bitxikeriak