Azpeitia – Zestoa irteera

P1000782

Azpeitia-Zestoa irteera

Otsailaren 20an 38 lagun joan ginen Azpeititik Lasaora eta Lasaotik Zestoara.
Azpeitiko plazatik irten goizeko 09:00etan eta tipi-tapa, bazterrak ikusiz, garai bateko Urola tren zaharraren bidea berriro gogoratuz Zestoara iritsi ginen hamaiketakoa egiteko garairik onenean, hamaikak eta bost inguruan.
Zestoako Gurutze jubilatuen etxean hamaiketako ederra eman ziguten eta denbora aurrera zihoala, jendea gero eta umoretsuago, bertan hamabi eta erdiak aldera arte.
Autobusa hartu eta Azpeitira, hurrengo irteerarako gogoz berriro ere.
Hurrengo irteera Iraetatik Zumaira izango da martxoaren 12an.

Argazki gehiago ikusteko klikatu “Gure argazkiak” leihoan.