Sanjuandegin mintza-lagunak behar dira

Maiatzaren 8an, Elkar-ekin eta xj. Auzolanean elkarteek Jon Maia bertsolariarekin antolatutako ekitaldian, 100 lagunek hartu zuten parte. Bukaeran, 20 lagunek eman zuten izena euskarazko mintza-praktikak egiteko. Lehenengo bilera, maiatzak 21, asteazkena, 19:00etan egingo da. Izena eman ez duenak ere parte har dezake. Taldeak martxan jartzeko mintza-lagunak behar dira. Euskaraz hitz egiten laguntzeko prest dagoen jendea …

Irakurtzen jarraitu Sanjuandegin mintza-lagunak behar dira

Asteko txisteak

  Senar-emazteen artean Bikote askok bezala izango zituzten gora-beherak Kontxik eta Pellok ere. Kontxi oso berritsua zen, Pelloren ustez, beti bazuen zerbait esateko. Behin batean Kontxik galdetu zion Pellori: –Aizu, Pello! Zein litzateke niretzako ofiziorik onena, zure ustez? –Garbi daukat, Kontxi, gor-mutuen irakasle! –Gor-mutuen irakasle, zer dela-eta? –Bai, hartara bietako bat, edo denek ikasiko lukete …

Irakurtzen jarraitu Asteko txisteak

Pozalagua-Karrantzara ibilaldia

  BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia antolatu du datorren ostegunerako, maiatzaren 15erako, Pozalaguara, Bizkaiko Enkarterrietan. Pozalaguako kobazulo ospetsuak ikusiko ditugu. Ondoren Kantabriako Islares herrian bazkaria. Bazkal ostean, Kantabriako herri batean geldialdia eta denbora librea. Betiko orduan etxera. Interesaturik leudekeenak pasa daitezke izena ematera Baigera elkartetik, ohiko egun eta orduetan.

Karta-joko txapelketa

ESKOBA TXAPELKETA NOIZ: Maiatzaren 12 eta 13an. NON: BAIGERA II. Sanjuandegin. ORDUA: Jokoak 16:30ean hasiko dira. Bikoteek 16:00etarako bertan izan behar dute. TUTE TXAPELKETA NOIZ: Maiatzaren 14 eta 16an. NON: BAIGERA II. Sanjuandegin. ORDUA: Jokoak 16:30ean hasiko dira. Bikoteek 16:00etarako bertan izan behar dute. OHARRA: MUS ETA PUNTTO TXAPELKETAK BAIGERA I-EKO KONPONKETAK BUKATZEN DIRENEAN IZANGO …

Irakurtzen jarraitu Karta-joko txapelketa

Herritarrak eta lan banaketa

Jose Ortega Jungitu / bilbo 2014/04/28 Langabeziaren arazo larriak, jada, guztion solidaritate eskuzabalean oinarritutako irtenbideak eskatzen ditu. Arlo ideologikoan eta gure inguruko giza errealitatean oinarritzen den solidaritatea. Nork ez du norbait langabezian, senideren bat, aita edo ama, edo bere bikotea, semea edo alaba, lagunen bat, aspaldiko lankideak, auzotarrak... edo baita horietako asko denak batera ere? …

Irakurtzen jarraitu Herritarrak eta lan banaketa

Adinekoen sexualitatea

Ane Makeda Zahartzaroa aztertzerako orduan zenbait arau ikus daitezke, inguruak jartzen dituen arauak eta ahoz-aho zabaltzen eta, azkenik, sinesten joaten direnak. Zahartzaroa determinatzen duten adin tarteak esleiturik daude, hainbat adin mota bereizten dira. Adin kronologikoa, jaiotzen garen unetik zenbat urte igaro diren izango litzateke, hau da, zenbat urte ditugun. Gaur egun, 65 urtetik gorako pertsonak …

Irakurtzen jarraitu Adinekoen sexualitatea

Iratxeko ibilaldia. 2014

  Aurrez esanda bezala, apirilaren 10ean izan zen BAIGERAkoen Iratxera-Lizarrarako irteera. 72 lagun izan ginen bertan. Beti bezala, Azpeititik irten 8:30ak aldera, Iratxera iritsi eta hamaiketakoa 11:00ak aldera. Ondoren pare bat orduko bisita-ikustaldia Lizarran, azoka eta inguruak ezagutuz eta tragoxkada batzuk hartuz. 14:15ak aldera bazkaldu eta ondoren bingoa eta dantza saioa. 18:30ak aldera etxerako itzulia. …

Irakurtzen jarraitu Iratxeko ibilaldia. 2014