Denbora pasa, bere begiak gozatu nahi dituenak klik hemen edo euskaraz edo hemen edo euskaraz baita hemen edo hemen euskaraz eta hemen edo hemen euskaraz
Hilabetea: otsaila 2014
Kantu jira
Duela urte batzuk ez zen lagun arteko edo familiako bazkari edo afaririk kantuan bukatzen ez zenik (iparraldean oraindik ere jarraitzen du ohiturak). Jatordu ondoko postrea bezain garrantzitsua zen Mikel Laboaren “hegoak ebaki banizkion” edo “txori txikia nintzelarik” kantatzea. Bazen, mendian, lanean edo dutxan, noiznahi kantuan ari zenik. Historian markatuta gelditu ziren “Ez Dok Hamahiru” taldeko …
Solasaldia Azpeitian
Jatorri ezberdineko jendeari buruzko hitzaldi-solasaldia. Hizlaria: Agustin Unzurrunzaga (SOS arrazakeria) Eguna: Otsailak 19, asteazkena, 19:00etan Lekua: Sanjuandegiko Auzo-elkartean Aurkezpen labur baten ondoren jendearen zalantza eta galderei erantzungo die urte askoan arrazakeriaren aurka hainbat lan egin duen donostiar abokatuak. 1. Nola lortu jatorri ezberdineko jendearen elkarbizitza? 2. Nola lortu beste herri batzuetatik lan bila datozenak gure …
Asteko txisteak
Lagun-taldea Neska-lagun talde batek, 40 urte bete zituztela eta bilera egin zuten erabakitzeko, non ospatu behar zuten hori elkarrekin afaritxo bat eginez. Azkenean denak ados etorri ziren, Kafetegi Nagusia zela jatetxe egokiena afaltzeko, izan ere hango kamareroak oso ondo zeuden eta atseginak ziren gainera. Hamar urte geroago, berrogeita hamar urte ere ospatzekoak zirela eta berriro …
Abortuaren legea
Bilgune feministakoekin elkarrizketa (II) Zer diozue gobernuak ezarri nahi duen abortuaren legeari buruz? Abortuaren legeari buruz luze aritu gintezke. Gogoratu beharra dago 80ko hamarkadaren hasieran oraindik jendea espetxeratu egiten zela abortuak egiteagatik, edo abortatzeagatik. Antisorgailuak zigortuta zeuden eta klase pribilegiatuarentzat bakarrik zeuden eskuragarri. Borroka ugariren ondoren 1985. urtean PSOEk abortuaren despenalizazioa suposatuko zuten hiru aukera …
Miren Amuriza eta Maialen Arzallus, 2010ean
Ondorengo bi bertso-sorta hauek Miren Amurizak eta Maialen Arzallusek 2010eko Bertso Eguneko afalondoan beren amei kantatutako bi bertso sorta dira. Bideoa ikusi nahi bada klikatu “Gure amak” izenburuan. “Gure amak” 1 Gertutik bizi izan dute txapelketa, poltsikoak klinesez goraino beteta, agurren bat prestatu diegu tarteka, ta eurentzat da gaurko bertso gogoeta, gure amek hainbeste merezi …
Irakurtzen jarraitu Miren Amuriza eta Maialen Arzallus, 2010ean
Irri egitea
Gaurko gizartean gero eta jende gehiago ari da barre egitea zeinen onuragarria den esaten, gero eta gehiago egiten ez dugunaren seinale. Zenbat eta barre gehiago egin osasuntsuago omen dago pertsona. Psikologoek gero eta gehiago aholkatzen dute. Denok ez ditugu barre egiteko bide berak erabiliko baina norberaren jarrerak ere asko lagun dezake. Bizitzako lan estresak, albisteek, …
Ibilaldia Milagrora
Milagro (Nafarroa) Martxoaren 13an Faltzesko herrian Inurrieta upategiei bisita eta hamaiketakoa. Bazkaria: Milagron, Bingoarekin Menua: Entsalada Otarrainxkak “ bella vista” erara Etxean egindako askotariko frijituak Zainzuri krema Zezen haragi gisatua Postrea Prezioa: 30 € Ondoren Olitera arratsalde pasa 30 lagunetik gora apuntatuz gero bigarren autobusa ipiniko da Izen ematea: Otsailaren 24tik 27ra, biak barne. Ondo …
Zer da gutun soziala
Badira urte batzuk, herritarrok krisi ekonomikoa deritzogun egoera pairatzen ari garela. Ondorioak ezagunak dira herritarrontzat; murrizketak sektore publikoan, prestazio sozialen gabezia, langabezia, etxe-gabetzeak, pobreziaren areagotzea... Urteak dira, era berean, gobernuek herritarroi ezartzen dizkiguten erreforma eta murrizketen aurrean, mobilizatu eta beste eredu bat exijitzen ari garela. Gobernuen erabakiek, botere ekonomikoen interesei erantzun beharrean, herritarron beharrei erantzun …
Eskubide sozialen gutuna
Baigeraren ekarpena Gutun sozialaz hitz egiterakoan, gogoratu beharra dago non kokatzen garen. Krisialdiaren aitzakiarekin, lehengo mendean lortutako eskubide guztien atzerakada nabarmena ari gara sufritzen, hau da, pertsona eta kolektibo guztiek lortutako eskubideak hankaz gora ari dira ipintzen, doako hezkuntza eta osasun unibertsala, etxebizitza, pentsioak, lana eta babes sozial guztiak doaz murriztuz eta atzeraka. Pentsiodunen artean …
