Planifikatu bezela Ekaina 09tik 15tera egin genuen Norbegiako ibilaldia, Azpeititik irtenda 30 lagun, 28 Azpeitiarrak + 2 Azkoitiarrak. Ilusio handiz irten ginen goizeko 07:00etan Bidaia planifikatuta bezela oso ondo irten zen dena. Hegazkinean Bergen (2 egun pasatzeko). Heldu orduko bazkaldu, gela hartu, herri aldetik bira bat eginez, ustekabe bat izan genuen (bertako janari tipikoaren …
Xoxotera Irteera-2018
Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin dugu Ekainaren 23. Bertan 100 bat lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, eta udalekoen artean. Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia . Eskerrak bertan …
San Ferminetara Ibilaldia
Urtero bezala, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak San Ferminetarako irteera antolatu du. Irteera uztailaren 12an izango da, San Martin egoitza aurrean, goizeko 8:30etan Izen ematea irekita dago ekainaren 25tetik uztailaren 9ra bitartean. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Bazkaria barne 35€ izango da eta bazkaria gabe 20€.
Burgosera irteera-2018
Ekainaren 21ean 67 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Burgosera iritsi ginen 11:00ak aldera, bidean hamaiketakoa egin genuen. Burgosen bi gida genituen zain, Kartujara joan eta bisita panoramikoa egiteko, Burgoseko katedrala ikusten bukatu genuen, dena gure giden laguntzarekin. Tokatu zitzaizkigun bi gidak oso profesionalak eta alaiak, bisita oso interesgarria iruditu zitzaigun. Ondoren ordu erdi …
Azpeitiko KZgunea. Uztailako planifikazioa
Hemen dituzue KZguneko uztaileko ikastaroak. Naiz urrunetik edo aurrez-aurre egin ahal ditzakezuenak. Animatu zuen jakintza hobetzeko. Haunditzeko egin gainean klik.
Jubilatuen Xoxoteko Irteera
Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatu du Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin. Irteera Ekainaren 23an izango da, goizeko 10:30ean. Plaza atzetik. Xoxoten: Meza 11:45ean. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira. Prezioa Doain Izena ematea Ekainaren 19ra arte Baigerako bulegoetan, astelehentik ostegunera 10:30etik 12:30era. OHARRA: Egualdi txarra egiten badu, …
Orio Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa
Maiatzaren 24ean urtero bezala Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Oriora eta Aginagako sagardotegira egin genuen aurten ere egun pasa. 258 pertsonak hartu genuen parte irteera honetan. 86 Azkoititik, 103 Azpeititik eta 69 Zestoatik. 10:30etan irten eta Oriora joan ginen, nahi zuenak ere meza entzuteko aukera izan zuen eta ondoren azoka ikusiaz kale buelta bat …
Irakurtzen jarraitu Orio Aginaga urteroko bailarako jubilatuen egun pasa
Burgosera Ibilaldia 2018
BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Burgosera ibilaldia antolatu dugu Ekainaren 21erako. Izena emateko epea maiatzaren 28tik ekainaren 14ra arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, Ekainaren 21ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:00etan. Prezioa 32 euro. Hamarretakoa bidean egingo dugu, norberaren kontu. Edariak Baigerak eramango ditu. Burgosera iritsi eta bi ordu eta erdiz Kartuja eta Katedrala …
Karakate mendi irteera-2018
Maiatzaren 19an larunbatean egin genuen Karakate – Hirukurutzeta mendi ibilaldia 27 lagunek. Eguraldi zoragarria egin zigun . Hiru bat orduko bidea konturatu gabe egin genuen. Autobusez joan ginen Karakate gaineraino eta hortik Hirukurutzetara, ibilbide ederra; laua, igo-jaitsi txiki batzuekin, belardi, garo-sail eta pagadi ertzetan zehar, itsasoa, inguruko herriak eta mendi gainak ikusiz. Bidean zehar …
Galizia – Rias Baixas Ibilaldia
Planifikatuta bezala maiatzaren 7tik 12ra GALIZIA – RIAS BAIXAS ibilaldia egin degu 57 lagun joan ginen, 20 Azpeititik, 33 Zestoatik eta 4 Bilbotik, ilusio handiz eta nerbio pixka-batekin juntatu ginen irteerako lekuan. Bidaia ondo joan zen, planifikatutakoa dena bete genuen, txoferra eta gida oso profesional onak ziren , Janaria ugaria eta ederra, albariño ere dastatu …
