Karakate mendi irteera-2018

20180519_092310

Maiatzaren 19an larunbatean egin genuen Karakate – Hirukurutzeta mendi ibilaldia 27 lagunek.

Eguraldi zoragarria egin zigun . Hiru bat orduko bidea konturatu gabe egin genuen.

 

Autobusez joan ginen Karakate gaineraino eta hortik Hirukurutzetara, ibilbide ederra; laua, igo-jaitsi txiki batzuekin, belardi, garo-sail eta pagadi ertzetan zehar, itsasoa, inguruko herriak eta mendi gainak ikusiz. Bidean zehar hainbat tumulu eta tente ipini berri duten menhir harri puska galanta ere ikusi genuen.

 

Ondorengo hamaiketakoa Txurruka jatetxean goxo eta ugari eman ziguten, hurrengo irteerara ere joateko gogoarekin.

 

 

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.