DATA: 2015eko martxoaren 18an. IZENA EMATEKO EPEA: Martxoaren 2tik 11ra, biak barne, bulegoko orduetan 10:30-12.30. IRTEERA ,LEKUA: San Martin egoitza aurretik, goizko 08:30ean. PREZIOA: 30€ EGITARAUA OLITERA IRITSI 10:30AK ALDERA MARCO REAL upategia ikusiz, urdaiazpiko bokadiloa eta ardo dastaketa. Oliteko gaztelua ikusi. Oliteko kaleetan paseotxoa. BAZKARIA "HOSTAL VENECIA"N, AZAGRA HERRIAN. 14:00 ak aldera. MENUA: Sarrerakoak …
Kategoria: Ibilaldiak
Zestoa – Arroa Goia – Arroa Erreka. Mendi ibilaldia.
Lehengo larunbatean, otsailak 21, mendi ibilaldia izan genuen BAIGERAko koadrilak, 23 lagun. Zestoatik irten eta Arroa Goira. Arroako serorak eta apaizak bertako eliza erakutsi ziguten, orain dela dozena bat urte berritua. Hain gertu izanik ere, oso gutxik ezagutzen genuen eta oso txukun eta kurioso zaindutako eliza ederra. Arroako herria ere ikusi eta ezagutu genuen, bat …
Irakurtzen jarraitu Zestoa – Arroa Goia – Arroa Erreka. Mendi ibilaldia.
Zestoa – Arrua goia – Arrua erreka mendi irteera.
DATA : 2015eko OTSAILAREN 21an IZENA EMATEKO EPEA : OTSAILAREN 09, 10, 11 eta 12an, AUTOBUSA …
Irakurtzen jarraitu Zestoa – Arrua goia – Arrua erreka mendi irteera.
Costa Brava – Rosas aldera ibilaldia
Irailaren 15etik 19ra egin genuen 5 eguneko ibilaldia Costa Brava aldera. Honako leku hauek ikusi genituen, besteak beste, Ampuria Brava, Girona, Rosas, Daliren museoa, Figueres, Cadaqués eta itzuleran Tarazonan egin genuen geldialdia, bazkalduz Berandu samar bada ere, hona hemen ikusgai bertan atera genituen argazki batzuk, "Gure argazkiak" leihoan.
Baigerakoen ibilaldia Doneztebera
BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia egin zuen urriaren 23an, Doneztebera. Eguraldi ederrarekin, 10:00ak aldera iritsi ginen Lesakara eta bertan hamarretakoa. Lesakatik Igantzi herrira joan ginen, Bortzirietako nekazal herri polita. Ondoren Elizondora, herriko azoka ikusi eta bertan egindako txokolate gozoa erosteko aukera. Donezteben bazkaria ederra eta ondoren Irunera. Irunen herria ikusiz hankak luzatu eta etxera. Argazkiak …
Karakate – Hirukurutzeta mendi ibilaldia
Lehengo larunbatean egin genuen Karakate – Hirukurutzeta mendi ibilaldia 23 lagunek. Eguraldi zoragarria egin zigun hegoa haize epelarekin. Hiru bat orduko bidea konturatu gabe egin genuen. Autobusez joan ginen Karakate gaineraino eta hortik Hirukurutzetara ibilbide ederra; laua, igo-jaitsi txiki batzuekin, belardi, garo-sail eta pagadi ertzetan zehar, itsasoa, inguruko herriak eta mendi gainak ikusiz. Bidean zehar …
Irakurtzen jarraitu Karakate – Hirukurutzeta mendi ibilaldia
Urola Erdiko jubiatuen eguna Zestoan
Aurrez adierazi bezala, Zestoan ospatu genuen Azkoitia-Azpeitia-Zestoako jubilatuen egun pasa. Zestoako plazan elkartu ginen 10:30 aldera. Lehendakariaren eta alkatearen ongietorria. Lili jauregiari buruzko azalpenak entzun ondoren Ekainberrira. Bertan ikusi genituen Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek aurkitu zituzten gure antzinako arbasoen margo benetan bitxiak. Gure antzinako arbasoak Sastarrain inguru hauetan nola bizi izan ziren eta koba …
Baigerakoen ibilaldia Doneztebera.
BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia antolatu du URRIAREN 23rako, Doneztebera. Ibilbidea: Azpeititik irten eta bidean hamarretakoa norberak eramandakoarekin. Edariak BAIGERAK ipiniko ditu. Oiartzun, Arantza, Iantzin… zehar, Elizondon geldialdia. 14:00ak aldera, Donoztebe herrian bazkaria. Bazkal ostean, Irunen geldialdia, ordu t´erdi bat. 19·30ak aldera etxerako buelta. Izena emateko epea, urriaren 13tik 16ra, BAIGERAko bulegoetan, 10:30etik 12:30era. Irteera …
Karakate Hirukurutzeta. Mendi ibilaldia
BAIGERA, Azpeitiko jubilatuen elkarteak, mendi irteera antolatu du, datorren urriaren 18rako. Azpeititik irten eta Karakate mendira iritsiko gara 9:00ak alderako, autobusean. Ondoren, Hirukurutzeta tontorretik joan-etorria, bi ordu eta erdi inguru. Ibilbide laua da, Karakate tontorretik, antenatik, abiatuko baikara, igo-jaitsi txiki batzuekin, mendi gainean zehar, Plaentxi-Soraluze, Bergara, Elosu, Martitte, Urrategi inguruak ikusiz. Hanka-bide ederra, garosail eta …
Añanako Geslatzara ibilaldia
Irailaren 25ean egin genuen ibilaldia Baigerakoek Añanako Gesaltzara. Egunpasa ederra egin genuen. Añanan ur gazia nondik ateratzen den eta gatza nola egiten duten ikusi genuen. Ur gazitan buzti eta bera-bera eginda, esku eta hanketako azalari leundu ederra eman genion. Ondoren Espejo aldea ikusi eta Pobesen bazkaria. Bueltakoan, Gasteizko alde zaharrean ibili eta beste baterako ere …
