Planifikatu bezala ekainaren 19tik 25ra egin genuen Alpe Suitzako ibilaldia. 38 lagun, ilusio handiz eta nerbio pixka-batekin juntatu ginen irteteko lekuan. Aireportura eraman ziguten eta handik Madrilera han beste hegazkin baten Ginebrara, Le Crêt hostalera hemendik egin genituen irteera denak. Bigarrengo egunean, Montriond laku-ara paisaia ederra benetan, handik Linderest goi mendiko herri txiki bat, larruz …
Azpeitia ezagutzen. Olatz Arangurenekin bisita gidatua
Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiru eraikin historiko ezagutuko genituen ekainaren 29an, bertan 45 lagunek parte hartu genuelarik, Parrokia, Magdalenako ospitalea eta Basozabal jauregia. Orain dela urtebete inguru egin genuen txango bera, ordungoan eraikin hauek berauek ikusi genituen kanpoko aldetik eta oraingoan barruko aldeak eta berauen ezaugarri eta bitxikeriak azaldu zizkigun Olatzek. …
Irakurtzen jarraitu Azpeitia ezagutzen. Olatz Arangurenekin bisita gidatua
Uztaila eta Iraileko KZguneko ikastaroak.
Hemen dituzue Uztaila eta Irailean KZgunean izango diren ikastaroak. Animatu!!! Haunditzeko egin klik gainean.
La Rhune-2016
Lehengoko ostegunean ekainaren 16an 115 pertsona joan ginen La Rhunera, 8:30 irten ginen Azpeititik eta Sara heldu ginen, bate arazorik gabe eta bertan hamarretako egin genuen. Ondoren trena hartuta La Rhunera, bistak ikusteko ez zen eguraldi ona baino bueltatxo bat eman genuen inguruan, ondoren Donibane Lohitzunera joan ginen hiru ordu laurden inguruan bazterrak ikusi eta …
San Ferminetara ibilaldia
Urtero bezala, Baigera azpeitiko jubilatuen elkarteak San Ferminetarako irteera antolatu du. Irteera uztailaren 13an izango da, San Martin egoitza aurrean, goizeko 8:30 etan Izen ematea irekita dago uztailaren 8a bitartean. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Bazkaria barne 35€ izango da eta bazkaria gabe 20€.
Xoxotera ibilaldia-2016
Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatu du Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin. Irteera Uztailaren 2an izango da goizez. IRTEERA BETARRAN IKASTETXEAREN AURREAN , goizeko 10:30ean. Xoxoten: Meza 11:45ean. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira. Prezioa Doain Izena emateko epea ekainaren 20tik aurrera Baigerako bulegoetan, 10:30etik 12:30era. …
Azpeitia ezagutzen-2016
Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiru etxe historiko ezagutuko ditugu, bakoitzaren egitura arkitektonikoa, zertarako eta nola sortu ziren eta beraien eragin historikoa nolako zen jakiteko, ibilaldi gidatua izango dugu datorren asteazkenean, ekainaren 29an, Baigerak antolatuta, bereziki Azpeitiko jubilatuentzat eta interesa lukeen edozeinentzat. Arratsaldeko 17:30ean irtengo gara parroki aurretik eta ondorengoa izango da …
Igeldo – Orio mendi ibilaldia
28 lagun izan ginen mendi ibilaldian.. Joan etorria lineako autobusean egin genuen, eta nahiko ondo irten zigun, naiz eta atzerapen txiki bat izan genuen Zumaiatik-Azpeitira. Ibilbidea oso polita izan da, beti itsasoa ikusten, bi ordu eta hiru laurdenen ailegatu ginen Oriora. Ondoren Orioko jubilatuen elkartean bazkari polita eta tertuli ederra egin, eta etxea bueltatu ginen. …
Javier Lazaro Eusan, Azpeitiko notarioaren hitzaldia
Ekainaren 2an Javier Lazarok hitzaldi ederra eman zuen, herentziari buruzko legedi berriari buruz. Jende ugari bildu ginen. 16:30ean hasi eta ordubetez azaldu zigun herentziak duen garrantziaz, kasu desberdinak azaldu zituen eta jendeak baita parte hartu ere, oso gustura jarraitu genituen haren hitzak. Oso gustua irten genuen hitzalditik. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.
La Rhunera irteera
BAIGERA Azpeitiko adinekoen elkarteak ibilaldia antolatu du ekainaren 16rako, La Rhunera. 8:30eta irteera San Martin Egoitzaren aurretik. 10:00 Sarara iritsi eta trenez La Rhunera igo. Hamarretakoa Saran egingo dugu, norberaren kontu, edariak baigerak eramango ditu Bazkaria Ondarribian egingo dugu Ardora Jatetxean Interesaturik leudekeenak pasa daitezke izena ematera Baigera elkartetik, Ekainaren 9ra arte, ohiko …
