Azpeitia ezagutzen. Olatz Arangurenekin bisita gidatua

    Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiru eraikin historiko ezagutuko genituen ekainaren 29an, bertan 45 lagunek parte hartu genuelarik, Parrokia, Magdalenako ospitalea eta Basozabal jauregia. Orain dela urtebete inguru egin genuen txango bera, ordungoan eraikin hauek berauek ikusi genituen kanpoko aldetik eta oraingoan barruko aldeak eta berauen ezaugarri eta bitxikeriak azaldu zizkigun Olatzek. …

Irakurtzen jarraitu Azpeitia ezagutzen. Olatz Arangurenekin bisita gidatua

Azpeitia ezagutzen-2016

    Olatz Aranguren Juaristik gidatuta antzinako Azpeitiko hiru etxe historiko ezagutuko ditugu, bakoitzaren  egitura  arkitektonikoa, zertarako eta nola sortu ziren eta  beraien  eragin historikoa nolako zen jakiteko, ibilaldi gidatua izango dugu datorren asteazkenean, ekainaren 29an, Baigerak antolatuta, bereziki Azpeitiko jubilatuentzat eta interesa lukeen edozeinentzat. Arratsaldeko 17:30ean irtengo gara parroki aurretik eta ondorengoa izango da …

Irakurtzen jarraitu Azpeitia ezagutzen-2016

Javier Lazaro Eusan, Azpeitiko notarioaren hitzaldia

Ekainaren 2an Javier Lazarok hitzaldi ederra eman zuen, herentziari buruzko legedi berriari buruz. Jende ugari bildu ginen. 16:30ean hasi eta ordubetez azaldu zigun herentziak duen garrantziaz, kasu desberdinak azaldu zituen eta jendeak baita parte hartu ere, oso gustura jarraitu genituen haren hitzak. Oso gustua irten genuen  hitzalditik. Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.  

Oroimen bizia

AZPEITIKO AUZOAK XX. MENDEAN Ez dago zalantzarik gure aiton amonek utzitako arrastoek eragina izan duela gugan. Denbora ez da alferrik pasatzen. Gaur garen bezalakoak gara atzo izan ziren bezalakoak izan zirelako. Gure sustraiak, nortasuna, kultura, hizkuntza… Etengabe aldatzen doaz, baina, oinarria, gure gurasoek baserrietan egiten zuten bizimoduan datza. Hargatik, baserriek eta auzoek, baserritarrak oro har, …

Irakurtzen jarraitu Oroimen bizia

Hitzaldia. Helduen sexualitatea.

EDURNE SEXOLOGOAK GIDATUA NORENTZAT:  INTERESA LUKEEN EDOZEINENTZAT IREKIA, BEREZIKI ADIN NAGUSIKOENTZAT. DATA:  2015eko MAIATZAREN 20an eta 27an. ORDUA:  17:00etik 19:00etara LEKUA:  BAIGERAKO ARETOAN. EGITARAUA:  MAIATZAREN 20AN HITZALDIA. o EDADEAK EKARTZEN DITUEN ALDAKETAK: FISIKOAK, HORMONALAK, PSIKOLOGIKOAK… o GIZONEZKOENGAN, EMAKUMEZKOENGAN. o BIKOTEAREN HARREMANETAN DUTEN ERAGINA.  MAIATZAREN 27AN GAI HAUEN INGURUKO PELIKULA …

Irakurtzen jarraitu Hitzaldia. Helduen sexualitatea.

Mintzapraktika afaria Sanjuandegin

Sanjuandegi auzoan, ostegunean 20:30ean, afaria egingo dute Vivero Elkartean, mintzapraktika bidez euskara ikasten ari diren talde ezberdinek. Helburua elkar ezagutzea da eta jan eta edanez bakoitzak ahal duen mailan euskara praktikatzea. Ia urtebete da Mintzapraktika saio hauek martxan hasi zirela, doakoak dira, ordutegia malgua dute eta irakasle talde baten gidaritzapean euskara ikasten ari dira, lagunarte …

Irakurtzen jarraitu Mintzapraktika afaria Sanjuandegin