Flashback-Lekeitio

  Mondragon Unibertsitateko  ikasleek antolaturik Lekeitiora irteera bat egingo da Abenduaren 3an. Gipuzkoako Jubilatuak elkartu nahi dituzte. Prezioa: 28 € Hau da egitaraua: Lekeitiora  ailaera Bisita gidatua Bazkaria Kantuak eta  Dantzaldia   Izena emateko epea: Azaroaren 24 aurretik bulegoko orduetan 10:30 – 12:30, astelehenetik ostegunera. Autobusa prezioan sartuta dago

Errioxa- Faustino Upategia- Oionera Irteera

  110 lagun joan ginen, 08:30 Azpeititik irten eta Oionera. 1:00 aldera iritsi ginen Faustino upategira, bi txandatan banatuta eta gia baten laguntzarekin, bisitari ekin gion, oso interesgarria izan zen bisita eta ondoren mokadu txo batekin dastaketa txiki bat egin genuen. handik Logroñora, hiru ordu-laurdenez buelta bat egin ondoren bazkaltzera, Meson El Cid izeneko jatetxera, …

Irakurtzen jarraitu Errioxa- Faustino Upategia- Oionera Irteera

Zamora – Leon Ibilaldia

Planifikatu bezala irailaren 19tik 23ra egin genuen  Zamora-Leon  ibilaldia, 60 lagun, irten ginen goizeko 06:00  Astorga aldera, han hiria ikuzi ondoren Zamorara  abiatu ginen, hotelera iritzi  eta 14:00 bazkaldu egin genuen, arratsaldez hiriko  katedrala ikuzi eta denbora librea. Bigarrengo egunean gosaldu ondoren  Tordesillas ikustera abiatu ginen, bertan  herriko plaza nagusia, murailak, Santa Klarako monasterioa.., arratsaldez Salamancara, …

Irakurtzen jarraitu Zamora – Leon Ibilaldia

Errioxara Oion-Logroño Irteera

  BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Errioxara ibilaldia antolatu dugu urriaren 20rako. Izena emateko epea irekita dago urriaren 18ra arte, astelehenetik ostegunera bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, urriaren 20ean, San Martin egoitza aurretik goizeko 08:30etan. Prezioa 30 euro. Hamaiketako Faustino upategian egingo da eta gero bazkaria Meson El Cid, arratsaldean debora librea Logroñon. 19:30 aldera buelta Azpeitira. …

Irakurtzen jarraitu Errioxara Oion-Logroño Irteera

Arboledara Ibilaldia

  54 lagun  joan ginen, Azpeititik  08:00tan irten eta  10:00ak aldera gelditu eta  mokadutxo bat  egin genuen. 11:00etan Meatzaritzaren museoa fundazioara bisita ekin genuen, ordubete inguru gida batek erakutsita, oso interesgarria izan zen. Ondoren  Gallarta herrira,  bueltatxo bat eman genuen bakoitza bere kontura. 14:00etan bazkaltzera, Maite erretegian, bazkari ederra eman ziguten, tertulia pixkat eginda gero …

Irakurtzen jarraitu Arboledara Ibilaldia

Jubilatuen Irteera Xoxotera

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin dute Irailare 10.   Bertan 70 lagunek hartu genuen parte , jubilatu, kotxe gidari, DYA eta udalekoen artean.   Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen Irteera Xoxotera

Jubilatuen irteera Xoxotera

Uztailean eguraldi txarragatik bertan behera utzi zen jubilatuen Xoxoterako irteera irailaren 10ean izango da. Izena emateko epea irekita dago irailaren 1etik aurrera Baigerako bulegoetan 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostegunera. Irteera, beraz, irailaren 10ean izango da Betarrandarretan goizeko 10:30ean. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira eta antolaketa ondo egiteko izenak lehenbailehen ematea komeni da. Honakoa da …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen irteera Xoxotera

La Rhune-2016

Lehengoko ostegunean  ekainaren 16an 115 pertsona joan ginen La Rhunera, 8:30 irten ginen Azpeititik eta Sara heldu ginen, bate arazorik gabe  eta bertan hamarretako egin genuen. Ondoren trena hartuta  La Rhunera, bistak ikusteko ez zen eguraldi ona baino bueltatxo bat eman genuen inguruan, ondoren Donibane Lohitzunera joan ginen  hiru ordu laurden inguruan bazterrak ikusi eta …

Irakurtzen jarraitu La Rhune-2016