Zamora – Leon Ibilaldia

dscf2906

Planifikatu bezala irailaren 19tik 23ra egin genuen  Zamora-Leon  ibilaldia, 60 lagun, irten ginen goizeko 06:00  Astorga aldera, han hiria ikuzi ondoren Zamorara  abiatu ginen, hotelera iritzi  eta 14:00 bazkaldu egin genuen, arratsaldez hiriko  katedrala ikuzi eta denbora librea.

Bigarrengo egunean gosaldu ondoren  Tordesillas ikustera abiatu ginen, bertan  herriko plaza nagusia, murailak, Santa Klarako monasterioa.., arratsaldez Salamancara, gia ofizial batekin,  leku ederrak ikusi genuen Plaza nagusia XVIII mendekoa, San Martin eliza, Unibertsitatea, Kontxan etxea, katedral zaharra eta berria eta abar.

Hirugarren egunean Canpillora, bertan 680 urteko San Pedro elizatxoa, harriz harri lekuz aldatu zedena ikuzi genuen, ondoren Miranda de Dueroa, bertan itsasontzi baten ordubete inguruko trabesia  egin genuen, paisaje ederrak ikusteko aukera eduki genuen.

Laugarrengo egunean egun guztiko irteera, Sanabriako parke naturalera, bere lako eta guzti, gero La Puebla de Sarabriara joan ginen, erdi aroko herri poli bat, bere gazteluak ikusiz.

Atzeneko egunean gosaldu ondoren, Toroa joan ginen, bertan Kolegiata, Juderia kalea, Mudejar garaiko eliza eta abar ikuzi ondoren hotelera, bazkaldu eta arratsaldez Leon aldera, bertan  San Markosen plazan, erromesen erietxe zaharra, alde saharrean San Isidro kolegiata XI mendeko bitxikeria bat, katedrala bere 1800 metro beirate ederrekin. Bisita bukatuta gero Azpeitiko bidea hartu genuen.

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.