
54 lagun joan ginen, Azpeititik 08:00tan irten eta 10:00ak aldera gelditu eta mokadutxo bat egin genuen. 11:00etan Meatzaritzaren museoa fundazioara bisita ekin genuen, ordubete inguru gida batek erakutsita, oso interesgarria izan zen.
Ondoren Gallarta herrira, bueltatxo bat eman genuen bakoitza bere kontura.
14:00etan bazkaltzera, Maite erretegian, bazkari ederra eman ziguten, tertulia pixkat eginda gero 17:00ak aldera, Bilbo aldera irten genuen.
Bilbon ere bakoitza bere aldetik ibili ginen, batzuek Museora besteak dendatara eta abar.
20:00etan Azpeitiko bidea hartu genuen egun ederra pasatu eta gero.
Hurrengo irteerekin pentsatzen.
Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.