80 URTETIK GORAKOEN IKERKETA
Kategoria: Arlo soziala
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Adinekoak
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta BAIGERA jubilatuen elkarteak bi ekimen antolatu ditu gai honen inguruan: Mahai ingurua, martxoaren 2an. Gaia: “Adinekoa eta emakumea izatearen zailtasunak zahartzaroan.” Gaia landuko dutenak: Marian Esnaola Duintasuneko kidea eta Mariarro Alberdi Udaleko hirugarren adineko teknikaria. Moderatzailea Estitxu Elduaien, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia. Lekua: BAIGERA I eko aretoan. Ordua: …
Irakurtzen jarraitu Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Adinekoak
Zahartzaroa eta duintasuna
Gizartea zahartzen ari da. Bi arrazoirengatik gertatzen da hori batez ere, bata, teknologia eta medikuntza aurrerapenen ondorioz pertsonen bizi itxaropena luzatzen ari da nabarmen eta, bestea, azken urte sail bateko jaiotze tasak sekula baino txikiagoak dira. Gainera 1.960-1980 epe-aldiko jaiotza kopuru handiaren eta industrializazioak ekarri zuen etorkinen etorreraren ondorioz, gaur egun adinean aurrera doan jende …
Baigerako Batzordea
Gabanotako eten aldiaren ondoren hasi gera berriro gure ekintzekin, yoga, gimnasia, pilates, margoak, eskulanak, dantza. Jendea oso gustura hari da bakoitza bere taldean, animatu nahi ditugu oraindik ausartu ez diren bazkideak, gorputza mugitzetik gainera jendearekin harreman interesgarriak sortzen dira. ANIMATU!!!! Eta pasatu gure bulegotik, astelehenetik ostegunera 10:00tik 12:30ra, gustura informatuko zaituztegu.
Plazerak ez du adinik. Goza ezazu, inoiz ez da berandu eta!
Gu gazte ginenean sexualitateaz hitz egitea tabua zen, bekatua ez zenean. Elizak sekulako kontrola zuen gai honekiko eta errepresio itzela erabili zuen gure artean. Orduan ereindako heziketaren kalteak orain ari gara ordaintzen. Egun, gauzak asko aldatu dira eta gazteen artean heziketa sexuala liberalagoa dela ez dago dudarik. Alegia, harreman sexualei buruzko heziketan, aurrera pauso nabarmenak …
Irakurtzen jarraitu Plazerak ez du adinik. Goza ezazu, inoiz ez da berandu eta!
Karta jokoetako txapelketa
ONDORENGO HAUEK IZAN DIRA AURTENGO TXAPELDUNAK ETA AZPITXAPELDUNAK TUTEAN: 11 bikotek hartu dute parte eta hauek izan dira txapeldunak eta azpitxapeldunak. Txapeldunak: Antonio Gomez eta Juan Manuel Osorio. Azpitxapeldunak: Antono Merchan eta Antonio Godody Hirugarren: Juan Mendoza eta Juan Carrasco PUNTUAN: 16bikotek hartu dute parte eta …
Jubilatu eta Pentsiodunen astea
Jubilatu eta pentsiodunen astean honako egitaraua prestatu dugu AZAROAREN 21etik 27ra ASTELEHENA, AZAROAK 21. 16:00etan: Karta jokoak: * Musa Baigera Ien. * Tute eta Punttua Baigera IIn. ASTEARTEA, AZAROAK 22. 16:30ean: Hitzaldia. Baigerako aretoan. Jesus Mari Mujika. “Zahartu ala bizi – Zahartu eta bizi”. Hitzaldi ondoren txokolatada ASTEAZKENA, AZAROAK 23. 16:00etatik 18:30era: …
Adinekoen etxe kolaboratiboak
Zahartzaroa, lankidetzan, elkarren artean bizitzeko era bat. Euskal Herriko biztanleria erritmo azkarrean doa zahartzen. Gaindegiaren arabera, 2030ean 65 urtetik gorakoak hirutik bat gehituko dira. 14 urtetik beherakoak lautik bat gutxiago izango dira. Beste datu bat jakite aldera: 2030ean 85 urtetik gorakoak gehiago izango dira 10 urtetik beherakoak baino. Alegia, euskal biztanleok gutxiago eta zaharrago izango …
Adinekoen eta pentsiodunen diru-laguntzak
Baigera Azpeitiko jubilatuen elkartea kezkaturik dago adinekoen eta pentsiodunen artean Udalak eskaintzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko eskubidea izan eta (arrazoi ezberdinengatik) eskatzen ez duen asko dagoen susmoa duelako. Arazo honi irtenbide bat eman nahirik, informazioa ematen saiatzen gara. Hauxe da ondorengo lerroen helburua. Bestalde, Baigerak gutxi barru bere bulegoetan profesional bat jartzeko asmoa du, informazioa ahalik …
Irakurtzen jarraitu Adinekoen eta pentsiodunen diru-laguntzak
Pentsio duinak orain!
Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak eta Duintasuna Elkarteak, azaroaren 1ean munduko adinekoen eguna ospatzen zela eta, ondorengo lerroekin adierazi genuen: 1.- Jubilatu eta pentsionista guztiek pentsio duin bat izateko eskubidea dute. Gaur egun, EAEan 249.579 adinekok (jubilatu guztien ia erdia) 700 € azpiko pentsioa daukate, horietatik gehienak emakumeak edo euren bizitzan lan prekarioan aritu …
