Adinekoen eta pentsiodunen diru-laguntzak

Baigera anagrama

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkartea kezkaturik dago adinekoen eta pentsiodunen artean Udalak eskaintzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko eskubidea izan eta (arrazoi ezberdinengatik) eskatzen ez duen asko dagoen susmoa duelako. Arazo honi irtenbide bat eman nahirik, informazioa ematen saiatzen gara. Hauxe da ondorengo lerroen helburua.

Bestalde, Baigerak gutxi barru bere bulegoetan profesional bat jartzeko asmoa du, informazioa ahalik eta hurbilen, eta diskretuen, emateko eta eskaerak egiteko behar diren dokumentuak inguratzen laguntzeko.

Diru-laguntza hauek lortzeko ezarrita dagoen gehienezko diru-sarrera kopurua baino gutxiago jaso behar da eta ondasunek edo aurrezkiek ere, ezingo dute gainditu ezarrita dagoen muga.

Adinean aurrera doana izan zein ez, muga horretara iristen ez den edonork jaso lezake diru-laguntza.

UDALAK ESKAINTZEN DITUEN LAGUNTZAK:

  • Etxebizitzaren alokairua

  • Etxebizitzaren fidantza

  • Etxeko mantentze gastuak (argia, gasa, ura, kontribuzioa, etxeko asegurua)

  • Oinarrizko behar larriak

  • Etxebizitzaren hipoteka

Laguntza hauek lortzeko ondorengo baldintzak bete behar dira.

Bigarren etxebizitzarik edo lokalik ezin da izan.

Familia

Bakarrik bizi den pertsona

Bi pertsona

Hiru edo gehiago

Gehienezko pentsioa edo diru-sarrerak denen artean. Hilean, 14 diru-saritan.

982,79 €

1.228,50 €

1.326,71 €

Gehienezko aurrezkiak edo ondasunen balioa, denen artean

36.691,00 €

45.864,00 €

49.533,00 €

LANBIDEK ESKAINTZEN DITUEN LAGUNTZAK:

Behean agertzen diren diru-sarreren kopuruetara iritsi arteko laguntza osagarriak ematen ditu.

Laguntza hauek lortzeko ondorengo baldintzak bete behar dira.

Bigarren etxebizitzarik edo lokalik ezin da izan.

Familia

Bakarrik bizi den pertsona

Bi pertsona

Hiru edo gehiago

Gehienezko pentsioa edo diru-sarrerak denen artean. Hilean, 14 diru-saritan.

655,00 €

819,00 €

884,00 €

Gehienezko aurrezkiak edo ondasunen balioa, denen artean.

36.691,00 €

45.864,00 €

49.533,00 €

Udalak gai honetaz etxeetara banatutako informazioa ikusi nahi duenak klikatu hemen adinduen_diru-laguntzak