Altzaga-Gaintza-Larraitz mendi ibilaldia

 

BenQ Digital Camera

35 lagun izan ginen mendi ibilaldian.

Azpeititik 08:30ean irten genuen autobusez Altzagarategain auzoraino.

Bertatik 09:30ak aldean irten genuen Gaintza herrira eta bertatik Larraitza. Gguztira 8 bat kilometro inguru.

Oso bide lasaia, aldaparik gabekoa, Goierri inguru gainezkatan zehar, inguruko baserriak zeharkatuz, eta inguruko herriak gainetik ikusiz, aurrean beti Txindoki tontorra genuela.

Eguraldiak ere portatu zigun, udazkeneko hegohaize epel ederrekoa, inguru guztia ehiztari postuz betea izan arren eta tiro hots batzuk ere tartean izan genituen arren.

11:30ak aldera Larraitzera iritsi eta bertan hamaiketako ederra, lagunarte gozoan.

13:00ean autobusean sartu eta etxera.

Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.