Hemen duzue KZguneak irailean eskaintzen dituen ikastaro zerrenda. Beti bezela. ikastaro haeuk aurrea .aurrekoak edo urrunekoak izan daitezke- Uda pasa ondoren. Animatu zuen jakintza sakontzeko. Haunditzeko egin gainean klik.
Egilea: webaigera
Urkiola Gasteiz irteera 2019
95 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Urkiolara, bertan aukera izan genuen mezetara joan, eta ondoren hamaiketakoa egiteko bertako jakiak dastatuz. Ondoren Gasteizera abiatu ginen bazkaltzera, 2:30 aldera eta bai ondo bazkaldu ere, Olarizu jatetxean giro ederrean. Bazkaria bukatu ondoren denok askatasunez Gasteizen ibiltzeko aukera izan genuen iluntzeko 19:30 aldera arte. Ondoren autobusa hartu eta …
Jubilatuen irteera Xoxotera
Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin dugu 2019ko Ekainaren 22an. Bertan 75 bat lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, eta udalekoen artean. Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia eta bertsoak …
Iruinara San Ferminetan egun pasa
SAN FERMINETARA IBILALDIA Urtero bezala, Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak San Ferminetarako irteera antolatu du. Irteera uztailaren 10an izango da, asteazkena,San Martin egoitza aurrean, goizeko 8:30etan Izen ematea irekita dago ekainaren 17tik uztailaren 4ra bitartean. Astelehenetik Ostegunera bulegoko orduetan 10:30tik 12:30ra, Bazkaria barne 35€ izango da eta bazkari gabe 20€.
Xoxotera irteera
JUBILATUEN XOXOTERA IRTEERA EKAINAREN 22an, LARUNBATA Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatu du Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin. Irteera Ekainaren 22an izango da, goizeko 10:30ean. Plaza atzetik. Xoxoten: Meza 11:45ean. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira. Prezioa doan. Izena ematea Ekainaren 19ra arte Baigerako bulegoetan, astelehentik ostegunera 10:30etik 12:30era. …
Urkiola Gasteiz Ibilaldia
URKIOLA- GASTEIZ- IBILALDIA BAIGERA Azpeitiako jubilatuen elkarteak Urkiolara ibilaldia antolatu dugu Ekainaren 13rako Izena emateko epea maiatzaren 22tik Ekainaren 10era arte, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera,Ekainaren 13an, San Martin egoitza aurretik goizeko 09::30etan. Prezioa 35 euro. “Urkiolan, 12,00etan meza izango da bertara joan naihi duenarentzat. Ondoren Gasteizera abiatuko gera, bertan bazkaltzeko, Olarizu jatetxean. Bazkal ondoren denbora …
KZguneko uztaileko ikastaroak
Hemen dituzu KZgunean uztailean egin ditzakezun ikastaroak, beti bezela, batzuk aurez aurrekoak eta besteak urrunekoak. Animatu!! Haunditzeko egin gainean klik.
Herri Zuriak
Herri Zurietara (Pueblos Blancos) ibilaldia apirilaren 7tik 12ra izan zen. Dena aurrikusita bezala atera zen. Ez zen ezustekorik izan. Taldea gustora ibili zen giro onean batetik bestera. Bidaia dena autobusez egin beharrean zati handiena trenez egiteak eramangarriagoa egin zuen. Hotela, herritik urruti xamar zegoen baina hotel bezala ez zuen aitzakiarik. Bufeta oso ona zuen eta …
Orio-Aginaga
Maiatzaren 23ean urtero bezala Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Oriora eta Aginagako sagardotegira egin genuen aurten ere egun pasa. 220 pertsonak hartu genuen parte irteera honetan. 83 Azkoititik, 74 Azpeititik eta 63 Zestoatik. 10:30etan irten eta Oriora joan ginen, nahi zuenak ere meza entzuteko aukera izan zuen eta ondoren azoka ikusiaz kale buelta bat egin …
Aia-Orio mendi irteera 2019
Aia-Orio Mendi Irteera Maiatzaren 18an izan genuen,Aya-Orio mendi irteera 35 lagun izan ginen eguraldi illuna, baino uzte baino gutxiago bustita egin genuen ibilaldia beste inungo arazorik gabe, iritxi ginen Oriora bertan ederki bazkaldu ondoren trenez eta autobuses bueltatu ginen etxera.
