Herri Zuriak

Herri Zurietara (Pueblos Blancos) ibilaldia apirilaren 7tik 12ra izan zen.

Dena aurrikusita bezala atera zen. Ez zen ezustekorik izan.

Taldea gustora ibili zen giro onean batetik bestera.

Bidaia dena autobusez egin beharrean zati handiena trenez egiteak  eramangarriagoa egin zuen.

Hotela, herritik urruti xamar zegoen baina hotel bezala ez zuen aitzakiarik. Bufeta oso ona zuen  eta jendean ez du goserik pasa. Hotelak jarri zuen  ardoa ere, dexentea.

Hotelean bertan bidaiari batek balio handiko gauza bat galdu zuen eta primerako erantzuna eman zuten eta berehala konpondu zen.

Orokorrean balorazioa, positiboa izan da.