Urtero bezala, aurten ere, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatutako karta joko txapelketak jokatu dira : Mus, tute, eskoba eta punttua. Ligila erara jokatu dira, denek den kontra. Musean apirilaren 6an Baigera Ien. Punttuan apirilaren 6ean Baigera IIen. Eskoban apirilaren 8an Baigera IIn. Tutean apirilaren 8ean Baigera IIn. Auek dira irabazleak: Musean: 1. Juan …
Egilea: webaigera
Orio-Aginaga 2019
Maiatzaren 23a Osteguna izango da urteroko Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako jubilatuek Orion eta Aginagako sagardotegian egin ohi dugun aurtengo egun pasa. Honakoa izango da egitaraua: 10:30ean irteera, San Martin egoitza aurrean. 12:00etan Orion meza abeztua. Meza ondoren, abeslariek alaituriko txikiteoa 14:30ean Aginagako Errasti sagardotegian bazkaria. Bazkal ostean eta pare bat orduz, musika talde batek alaitutako …
Aia-Orio mendi irteera
Maiatzaren 18an Aia –Orio mendi irteera antolatu dugu. Irteera San Martin Egoitzaren aurrean goizeko 9tan izango da eta bueltako bidaia lineako autobusean egingo dugu. Bazkaria Orioko jubilatuen tabernan izango da. Prezioa 15€ da. Izena emateko epea Maiatzaren 16an bukatuko da.
KZguneko ekaineko ikastaroak
Hilero bezela, hemen dituzue ekainerako KZguneak eskaintzen dituen ikastaroak. Nahiz aurrez-aurre edo urrunetik egin ditzakezue. Animatu eta zuen jakintza zabaldu. Haunditzeko egin gainean klik.
Pentsioei buruzko hitzaldia Miren Etxezarretak emana
Apirilaren 2an Miren Etxezarreta ren hitzaldia izan genuen San Agustinen, Udaletxeak eta Baigerak antolatuta, bertara gende asko urbildu zelarik, eta garbi ikusi genuen Pentsioen gaiak interés handia duela herritarren artean, alboko herrietatik ere gende bat urbildu zen. Bestalde Mirenek garbi asaldu zuen pentsioena ez dela dirurik ezaren arazoa, baizik erabaki politikoarena, beztela nola ulertu ejerzitoa …
Irakurtzen jarraitu Pentsioei buruzko hitzaldia Miren Etxezarretak emana
Endoia – Arroa erreka irteera
Apirilaren 6an Endoia– Arroa Erreka mendi irteera egin genuen. Irteera, autobusean egin genuen 08:30ean Azpeititik irtenda buelta ederra egin genuen, azkenengo zatian batzuek gelditu ziren gurutzera igo gabe, ondoren bueltan denak hamaiketakoa egitera joan ginen. Hamaiketakoa Arroa Beheko elkartean egin genuen, eskerrak eman nahi dizkiegu, hain hamaiketako ederra prestatu ziguten bi lagunei. Ederki jan eta …
Kastejon- Tutera
74 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Kastejonera iritsi ginen 10:15tak aldera. Han hamaiketako ederra egin genuen. Ondoren autobusa hartu eta Tuterara joan ginen, bi gidarekin, Han bi txanda eginda bakoitza bere gidariarekin herrian zehar dagoen txoko polit eta bereziak ikuzi genituen, bukatu genuen plaza berrian. Ondoren ordu erditxo bat eduki genuen bakoitzak …
KZguneko maiatzeko ikastaroak
Ondorengo laukitan dituzu maiatzean KZguneak eskaintzen dizkitzun ikastaroak. Beti bezala, aurrez aurrekoak edo urrunekoak dituzue. Zuen ikasketetan jarraitzeko animatu!! Laukia haunditzeko, egin gainean klik.
Añorga – Petritegi irteera
111 lagun joan ginen. Azpeititik irtenda, Añorgara 11:0 aldera iritsi ginen eta Rezola museoa ikusi genuen hiru txandatan banatuta gidaren laguntzarekin, ondoren autobusa hartu eta Sagardotegira abiatu ginen. 13:40ak aldera Petritegira bazkaltzera, denok umore honez bazkari ederra egin genuen, ondoren kafea hartzera “diskopetrira” joan ginen, han batzuek karta jokoan eta bezteak dantzan, arratsalde ederra …
Urteko Ohiko Batzar Orokorra-2019
Martxoaren 27an, asteazkenean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:00etan lehen deialdian eta 16:30ean bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin. LAN ZERRENDA Sarrera 2018ko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena. 2018ko ekintzen oroitza. 2018ko diru sarrera eta gastuen azalpena eta 2019ko aurrekontuaren azalpena. BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera. Zuzendaritza Batzordearen berritzea. 2019ko helburuen …
