74 lagun joan ginen. Azpeititik irten eta Kastejonera iritsi ginen 10:15tak aldera.
Han hamaiketako ederra egin genuen.
Ondoren autobusa hartu eta Tuterara joan ginen, bi gidarekin, Han bi txanda eginda bakoitza bere gidariarekin herrian zehar dagoen txoko polit eta bereziak ikuzi genituen, bukatu genuen plaza berrian. Ondoren ordu erditxo bat eduki genuen bakoitzak nahi genuena egiteko.
Ondoren 14:30 aldera bazkaltzera, Villa Castejon jatetxera. Ondo jan eta edan eginda gero, bostak aldera upategi txiki bat ikustera konbidatu gintuzten
19:00 aldera etxeko bidea hartu genuen.
Jendeak oso gustura pasatu zuen, giro ederra egon zen denon artean.
Argazkiak ikusgai “Gure argazkiak” leihoan.