Martxoaren 27an, asteazkenean, BAIGERA I-en, Urteko Ohiko Batzar Orokorra izango da, arratsaldeko 16:00etan lehen deialdian eta 16:30ean bigarrengoan, ondorengo lan zerrendarekin.
LAN ZERRENDA
- Sarrera
- 2018ko Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2018ko ekintzen oroitza.
- 2018ko diru sarrera eta gastuen azalpena eta 2019ko aurrekontuaren azalpena.
- BAIGERA elkartearen gaur egungo egoera.
- Zuzendaritza Batzordearen berritzea.
- 2019ko helburuen eta ekintzen proposamena eta onarpena.
- 2019ko ekintzen prezioak.
- Irteeretako prozedura.
- Galdera-erantzunak.
Urtero bezala, ondoren meriendatxo bat izango dugu.
Bertan aztertuko diren gaiak eta hartuko diren erabakiak guztioi ikutzen digutenez eta gutako bakoitzaren elkarteari buruzko iritziak eta iradokizunak azaltzeko une aproposa denez, ahal duzuen guztiok bertan izango zaretelakoan,
Agur bero bat.
Azpeitian, 2019ko martxoaren 6an.
Lehendakaria.
Jesus Olaizola Fernandez