Sanferminak-2015

Aurten ere, urteroko ohitura betez,  egin genuen Sanferminetako egun pasa. Azpeititik irten eta Sagasti atseden lekuan egin genuen hamarretakoa. Iruñeko kaleak astintzeko indarrak hartuz. Iruñera heldu ondoren festa giroan bete-betean ibili ginen. Kaleetan zehar musikarekin batera taldetxoak bakoitza bera aldetik bazkaldu aurretik ibili ginen. Ordu-biak aldera juntatu ginen bazkaltzera joan behar genuenak, besteek kalean bertan …

Irakurtzen jarraitu Sanferminak-2015

Jubilatuen Irteera Xoxotera

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin zuen Uztailaren 4an. Bertan 55 lagunek hartu genuen parte, jubilatu, kotxe gidari, DYA eta udalekoen artean.   Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia Jose Luis …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen Irteera Xoxotera

Logroño – La Grajera Ibilaldia

  Ekainaren 27an egin genuen Logroñotik La Grajerako ibilaldia. Logroñotik irten eta La Grajera deitzen zaion gunera ibilaldi atsegin e ta lasaia; lau-laua 9-10 bat kilometro, pare bat orduko bidea. Pantano moduko putzu bat da La Grajera hau, garai batean erregadiatzeko erabiltzen zen putzua eta gaur egun aise aldirako egokitutako gunea. Ahate, zisne, udoilo eta …

Irakurtzen jarraitu Logroño – La Grajera Ibilaldia

Bretainia eta Normandiara Ibilaldia

BRETAINIA ETA NORMANDIARA IBILALDIA Planifikatu bezala ekainaren 14tik 20ra egin genuen Bretainiako ibilaldia. Rennesko hotelean geneukan geure erdi gunea eta hortikibili ginen alde batera eta bestera. Le Mont Saint Michel  inguru zoragarria eta bertako harresitutako hiri zaharra ikusi genuen. Hurrengo egunean harresiz inguratutako Saint Malo hiri zaharra ikusi ondoren mariskada ederra. Biharamunean ostra haztegiak ikusi, …

Irakurtzen jarraitu Bretainia eta Normandiara Ibilaldia

Altafulla/ Ebroren Deltara Ibilaldia

Azpeitia eta Zestoako jubilatuen elkarteek antolatu dute irteera hau bazkideentzat, baina bazkide ez direnek ere parte har dezakete. Irailaren 14tik 20ra izango da aurtengo ibilaldia. Honako izango da egitaraua: Lehen eguna: Urola bailara – Altafulla. Bigarrena Altafullan. Hirugarrena Poblet/Santes Creus/Montblanc. Laugarrena Ebroren Deltan itsasontzian ibilaldia, arrain haztegiak ikusiz eta mariskoak eta kaba dastatuz . Bostgarrena …

Irakurtzen jarraitu Altafulla/ Ebroren Deltara Ibilaldia

Xoxotera Irteera

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak Xoxoterako irteera antolatu du Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin. Irteera Uztailaten 4ean izango da goizez. Irteera Plaza Nagusian, goizeko 10:30ean. Xoxoten: Meza 11:45ean. Xoxoteko aterpean hamaiketakoa. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira. Prezioa 5€. Izena emateko epea ekainaren 24tik aurrera Baigerako bulegoetan, 10:30etik 12:30era.  OHARRA: Egualdi txarra egiten badu, …

Irakurtzen jarraitu Xoxotera Irteera

Santillana Ibilaldia

Azpeititik 8:30ean irten eta Santillana aldera irten genuen 76 lagun. Bidean hamarretakoa egin ondoren bidaia jarraitu genuen. Santillanara iritsita hara zer herri ederra dena harrizkoa!!! Kolejiatara sartu ginen, han bertako istorioak adituz gustura egon ginen, Elizako Sepulkroak gure arreta lortu zuen. Kaleetan buelta bat eman ondoren Islares-era abiatu ginen, hara zer bazkaria genuen gure zain!!!. …

Irakurtzen jarraitu Santillana Ibilaldia

Adinekoen eta biloben zaintza, jubilatuentzat?

Aspalditik, ohikoa bilakatu da ikastola atarietan, haurren sarrera eta irteeretan, gurasoak baino aiton-amona gehiago ikustea. Honen arrazoiak bat baino gehiago izango dira. Bat, krisia aipatu ohi da. Izan ere, bistakoa da haurtzaindegien matrikulazioak behera egin duela ikastola atarietan jubilatuen presentzia gehitu den heinean. Bestea, gure gizarteak zaintzari buruz duen ikuspegia aipatuko genuke. Adineko ezinduen zaintza …

Irakurtzen jarraitu Adinekoen eta biloben zaintza, jubilatuentzat?

Errioxara irteera

DATA : Ekainak 27, larunbata. IRTEERA: 8:30ean San Martin egoitza aurretik. IBILALDIA :Logroñotik La Grajera oinezko ibilaldia (9 kilometro gutxi gora bera). BAZKARIA : Txikiteoa eta bazkaria Oionen. IZENA EMATEKO EPEA: Ekainaren 15etik aurrera, Baigerako bulegoetan, ohiko orduetan: 10:30-12:30. PREZIOA: 30 €. KOPURUA: 35 PERTSONA.