Pentsio duinak orain!

    Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak eta Duintasuna Elkarteak, azaroaren 1ean munduko adinekoen eguna ospatzen zela eta, ondorengo lerroekin adierazi genuen: 1.- Jubilatu eta pentsionista guztiek pentsio duin bat izateko eskubidea dute. Gaur egun, EAEan 249.579 adinekok (jubilatu guztien ia erdia) 700 € azpiko pentsioa daukate, horietatik gehienak emakumeak edo euren bizitzan lan prekarioan aritu …

Irakurtzen jarraitu Pentsio duinak orain!

Altzaga – Gaintza – Larraitz mendi ibilaldia

  BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak  Altzaga-Gaintza-Larraitz mendi ibilaldia antolatu du urriaren 15erako. Izena emateko epea irekita dago Urriaren 11ra arte, astelehenetik ostegunera, bulegoko orduetan 10:30-12:30. Irteera, Urriaren 15ean Goizeko 08:30etan San Martin Egoitzaren aurretik Hamaiketakoa Larraitzen egingo da.

Arboledara Ibilaldia

  54 lagun  joan ginen, Azpeititik  08:00tan irten eta  10:00ak aldera gelditu eta  mokadutxo bat  egin genuen. 11:00etan Meatzaritzaren museoa fundazioara bisita ekin genuen, ordubete inguru gida batek erakutsita, oso interesgarria izan zen. Ondoren  Gallarta herrira,  bueltatxo bat eman genuen bakoitza bere kontura. 14:00etan bazkaltzera, Maite erretegian, bazkari ederra eman ziguten, tertulia pixkat eginda gero …

Irakurtzen jarraitu Arboledara Ibilaldia

Jubilatuen Irteera Xoxotera

Urteroko ohiturari jarraituz, BAIGERA Azpeitiko jubilatuen elkarteak, Azpeitiko udalaren kolaborazioarekin, Xoxoterako irteera egin dute Irailare 10.   Bertan 70 lagunek hartu genuen parte , jubilatu, kotxe gidari, DYA eta udalekoen artean.   Eguraldi onarekin eta lagunarte giro ederrean gozatu genuen Xoxote ingurua, meza, aterpetxeak prestatutako hamaiketakoa jan-edan oparoarekin udal zinegotziek banatua eta, bukatzeko, festa-soinu alaia …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen Irteera Xoxotera

Jubilatuen irteera Xoxotera

Uztailean eguraldi txarragatik bertan behera utzi zen jubilatuen Xoxoterako irteera irailaren 10ean izango da. Izena emateko epea irekita dago irailaren 1etik aurrera Baigerako bulegoetan 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostegunera. Irteera, beraz, irailaren 10ean izango da Betarrandarretan goizeko 10:30ean. Joan nahi duten guztientzat kotxeak izango dira eta antolaketa ondo egiteko izenak lehenbailehen ematea komeni da. Honakoa da …

Irakurtzen jarraitu Jubilatuen irteera Xoxotera

Sanferminak-2016

Aurten ere, urteroko ohitura betez,  egin genuen Sanferminetako egun pasa. 89 lagun juntatu ginen aurten egun pasa hau egiteko. Azpeititik irten eta Sagasti atseden lekuan egin genuen hamarretakoa. Iruñeko kaleak astintzeko indarrak hartuz.   Iruñera heldu ondoren festa giroan bete-betean ibili ginen.   Kaleetan zehar musikarekin batera taldetxoak bakoitza bera aldetik bazkaldu aurretik ibili ginen. …

Irakurtzen jarraitu Sanferminak-2016