zure-diru-zorroa-smartphonean Haunditzeko egin irudiaren gainean klik. Erosketak dirua geinean eraman gabe egiteko aukera. Anima zaitezte!!!
Flashback -Lekeitio
Abenduaren 3an,, antolatuta bezala, 08:30 aldera irten genuen Azpeititik eta 10:00 aldera Lekeitiora iritsi. 49 pertsonak hartu genuen parte irteera honetan. Santa Katalina faroa ikustera joan ginen, oraingoan kanpotik bakarrik ikusi ahal izen genuen barruan obratan baitzegoen, argazkiak atera eta kafetxo bat hartu ondoren herri aldera joan ginen. Gida batek lagunduta, alde zaharra, …
Plazerak ez du adinik. Goza ezazu, inoiz ez da berandu eta!
Gu gazte ginenean sexualitateaz hitz egitea tabua zen, bekatua ez zenean. Elizak sekulako kontrola zuen gai honekiko eta errepresio itzela erabili zuen gure artean. Orduan ereindako heziketaren kalteak orain ari gara ordaintzen. Egun, gauzak asko aldatu dira eta gazteen artean heziketa sexuala liberalagoa dela ez dago dudarik. Alegia, harreman sexualei buruzko heziketan, aurrera pauso nabarmenak …
Irakurtzen jarraitu Plazerak ez du adinik. Goza ezazu, inoiz ez da berandu eta!
90 urte betetzen dituztenen omenaldia
Jubilatuen asteko ekintzen barruan 90 urte betetzen dituztenen omenaldi eguna ospatu genuen igandean, azaroaren 27an. 34 azpeitiar izan dira aurten 90 urte bete dituztenak. Hauetako 12k hartu zuten parte omenaldi bazkarian. Baigera Ien izandako hamaiketakoarekin eman zitzaion hasiera egunari. 12:30etan hildakoen aldeko meza parrokian. 14:15etan omenaldi bazkaria Kiruri jatetxean. 175 pertsona inguru elkartu ginen bertan. …
Kutxaespacio – Aginaga-2016
Jubilatuen asteko ekintzen barruan Kutxaespacio eta Aginagara ibilaldia egin genuen azaroaren 24an. 75 lagunek hartu genuen bertan parte. Bazkalondoan irten ginen Azpeititik 15:30ean eta Donostiako kutxaespaxiora iritsi ginen 16:00ak aldera. Bertako gidak lagunduta planetarioa ikuzi genuen, ondoren geure kabuz bezte instalazio danak, umeen pare ibili ginen denok, 18:00etan autobusera, Aginagako bidea hartu genuen merienda ederra …
Karta jokoetako txapelketa
ONDORENGO HAUEK IZAN DIRA AURTENGO TXAPELDUNAK ETA AZPITXAPELDUNAK TUTEAN: 11 bikotek hartu dute parte eta hauek izan dira txapeldunak eta azpitxapeldunak. Txapeldunak: Antonio Gomez eta Juan Manuel Osorio. Azpitxapeldunak: Antono Merchan eta Antonio Godody Hirugarren: Juan Mendoza eta Juan Carrasco PUNTUAN: 16bikotek hartu dute parte eta …
Aizpurutxo – Azpeitia mendi ibilaldia
41 lagun izan ginen mendi ibilaldian.. Lineako autobusean joan ginen, goizeko 09:10 irtenda, gero oinez Azkoitiraino, lasai-lasai. Azkoitiko Plaza ondo tabernan egin genuen hamaiketakoa. Ondoren bakoitzak nahi bezala Azpeitiaraino.
Jesus Mari Mujikaren Hitzaldia
Jubilatu eta pentsiodunen astearen barruan hitzaldia antolatu du Baigerak bihar (gaur), asteartean, azaroaren 22an. Hizlaria Jesus Mari Mujika izango da. Gaia: “Zahartu ala bizi – Zahartu eta bizi”. Non: Baigerako aretoan. Ordua: Arratsaldeko 16:30ean. Gaiak duen interesagatik jubilatu eta herritar guztiak zaudete gonbidatuak. Ondoren txokolatada izango da Baigera Iean.
Flashback-Lekeitio
Mondragon Unibertsitateko ikasleek antolaturik Lekeitiora irteera bat egingo da Abenduaren 3an. Gipuzkoako Jubilatuak elkartu nahi dituzte. Prezioa: 28 € Hau da egitaraua: Lekeitiora ailaera Bisita gidatua Bazkaria Kantuak eta Dantzaldia Izena emateko epea: Azaroaren 24 aurretik bulegoko orduetan 10:30 – 12:30, astelehenetik ostegunera. Autobusa prezioan sartuta dago
